Euskaltzaindiak eta Elhuyar Fundazinoak euskerearen normalizazinoan alkarlanean ekiteko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-19 01:00 Euskerea berbagaiHitzarmena Elhuyar Fundazinoaren egoitzan sinatu dabe, Usurbilen, erakunde bietako ordezkariek: Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko presidenteak.
Elhuyar Fundazinoaren egoitzan, Usurbilen, Euskaltzaindiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Elhuyar Fundazinoaren izenean Jose Mari Rodriguez Ibabe presidenteak hitzarmena sinatu dabe euskerearen normalizazinoan alkarlanean ekiteko.
Hitzarmenean, erakundeek hiru urtean alkarlanean ekiteko konpromisoa hartu dabe, barritzeko aukereagaz, eta alkarlanerako jarraipen-batzorde bat izentau dabe. Batzorde horrek erabagiko dau urte bakotxean egin beharreko lana.
Besteak beste, honako lanei ekingo deutsee epe laburrean: Euskaltzaindiak eskatuta, euskerearen normatibizazinorako eta normalizazinorako txostenak egingo ditu Elhuyarrek, Elhuyar Fundazinoak bere ikerketa-lerroen barri emongo deutso Euskaltzaindiari eta, era berean, hizkuntza-injineritzako zerbitzu eta tresnen barri jasoko dau Euskaltzaindiak Elhuyarren eskutik.
Izenpetze-ekitaldiaren aurretik, Elhuyarrek bere jardunaren barri zehatza emon deutse Euskaltzaindiako zuzendaritzako kideei. Holan, Zientzia eta Teknologiaren corpusa, datu-base lexikografiko aurreratuaren egiturea, webguneetako hizkuntza modu automatikoan ezagutzeko sistemea (Eleka enpresak garatua), testuetatik eta itzulpen-memorietatik terminoak modu automatikoan jasoteko tresnak eta abar zuzenean ikusi eta ezagutu ditu Euskaltzaindiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!