Berrizko Udalak udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko ditu
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiHerritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago honezkero. Hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskera hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.
Udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago Berrizko Udalean. Etxez etxe gutuna bialduko jake eskaerak egiteko. Eskaera horreek udaletxean eta kiroldegian izango diran buzoi berezien bitartez jasoko dira.
Udal bizkaitarreko iturriek jakinarazo dabenez, hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskerea hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.
Berrizko Udalak 2005. urtean barruko erabilera plana landu eban. Hartutako erabagien artean, udal antolamentuan eta kanpoan euskerearen erabilerea sustatzea eta normalizetea izan ziran nagusienak. Errotulu, idatzi, diru-laguntzino eta herri mailan antolatzen diran jardueretan hizkuntza erispideak beteteko konpromisoa be hartu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!