'Elhuyar Ikaslearen Hiztegia'-ren hirugarren argitalpena dator
2008-09-12 14:58 Euskerea berbagaiLiburu-formatuan eta CD-ROM euskarrian izango da eskuragai eta 28.100 hiztegi-unidade, 39.300 adiera eta 19.000 adibide batzen ditu.
Elhuyar Fundazinoak 'Elhuyar Ikaslearen Hiztegia'-ren hirugarren argitalpena plaratuko dau hasi barri dan 2008-2009 ikasturteari begira. Liburu-formatuan eta CD-ROM euskarrian izango da eskuragai eta 28.100 hiztegi-unidade, 39.300 adiera eta 19.000 adibide batzen ditu. Hezkuntza-prozesuan diharduen ikasleari begira egindako hiztegi hau datorren martitzenean, hilak 16, Donostiako Udal Liburutegi Nagusian aurkeztuko dabe Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak eta Elixabete Etxeberria 'Elhuyar ikaslearen hiztegia'-ren zuzendariak, goizeko 11:00etan.
Horrezaz gan, hiztegi-artikuluak eduki barriz hornidu dira argitalpen honetan: ohiko kategoria, definizino, adibide eta oharrez gan, 8.100 sinonimo eta antonimo, 1.025 gramatika-ohar eta irudiz edo gramatika-taulaz osotutako 455 hiztegi-unidade jasoten ditu hiztegiak. Obra honek, amaieran, aditz-taulak eta deklinabide-taulak batzen dituan eranskina eta munduko estaduen izenak, uriburuen izenak eta herritarren izenak jasoten dituan eranskina be baditu.
Donostiako aurkezpenaz gan, eguaztenean Bilboko FNACen hiztegi barri honen gorabeherak zehaztuko ditue, goizeko 11:00etan, eta hurrengo egunean Iruñeako Komedia kaleko Elkar Megadendan, ordu berean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!