Ikearen 2009ko katalogoa euskeraz be argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-09-03 11:14   Euskerea berbagai

Irailaren 8ra arte ez da Ikearen Barakaldoko altzari dendan izango baina, honezkero, www.ikea.es webgunean, 2009ko euskerazko katalogoa kontsultau daiteke.

Danetara, altzariak saltzen dituan denda suediarrak 2009ko katalogoaren 198 miloe ale argitaratuko ditu mundu osoko 36 herrialdetan eta 27 hizkuntzatan.

Irailaren 8ra arte ez da Ikearen Barakaldoko altzari dendan izango baina, honezkero, www.ikea.es webgunean, 2009ko euskerazko katalogoa kontsultau daiteke.

Ikea konpainiak jakinarazo dauen legez, Ikea Barakaldok euskerazko 898.500 katalogo banatuko ditu Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Kantabrian. Argitalpena salgai egongo da Errioxako eta Burgoseko kioskoetan. Bestalde, Ikeak katalunian dituan denda bietan katalanezko edizinoa egongo da eta Murtzian eta Malagan, barriz, ingelesezkoa, atzerritarrei zuzenduta.

Danetara, altzariak saltzen dituan denda suediarrak 2009ko katalogoaren 198 miloe ale argitaratuko ditu mundu osoko 36 herrialdetan eta 27 hizkuntzatan. Aurreikuspenen arabera, katalogoak 400 miloe irakurle izango ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu