Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua beteteko diru-laguntzen deialdia plazan

Bizkaie! 2008-09-01 15:28   Euskerea berbagai

Eskabideak aurkezteko epea hilebetekoa izango da eta zabalik izango da bihartik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretuak ezartzen dituan egitekoak enpresei beteten laguntzeko diru-laguntza deialdia kaleratu dau gaur Eusko Jaurlaritzeak. Ekimen honetarako 600.000 euro bideratuko dira aurten eta eskatzaile bakotxari gehienez be 45.000 euro esleitu ahal izango jakoz, Eusko Jaurlaritzeak komunikatu baten bidez adierazo dauenez.

Diru-laguntza deialdia garagarrilaren 29an onartu eban Gobernu Batzordeak eta gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskabideak aurkezteko epea hilebetekoa izango da eta zabalik izango da bihartik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte.

Diru-laguntza honeek jasoteko enpresa eta establezimenuduek zenbait betebehar bete beharko ditue, baita diruz laguntzen diran jarduerek be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu