Euskaltegietako 2008-09 ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia egingo da gaur Donostian

Bizkaie! 2008-09-12 10:52   Euskerea berbagai

Ekitaldia goizeko 10:30ean izango da. Ostean, 11:00etan, David Crystal hizkuntzalari ospetsuak, ingelesaren alde egindako lanakaitik Inperio Britaniarraren Domina jaso dauenak, 'Keeping languages alive' (Hizkuntzen biziraupena) berbaldia emongo dau.

Euskaltegietako 2008-09 ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia egingo da gaur Donostiako Miramar Jauregian, goizeko 10.30ean. Aurten 40.000 ikasle inguru izango dira euskaltegietan matrikulauta eta, lehenengoz, titulu homologatuak izango dira.

Eta jarraian, 11:00etan, David Crystal hizkuntzalari ospetsuak, ingelesaren alde egindako lanakaitik Inperio Britaniarraren Domina jaso dauenak, 'Keeping languages alive' (Hizkuntzen biziraupena) berbaldia emongo dau, ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoaren barruan.

Prentsaurrekoan, Miren Azkarate, Kultura Sailburua; Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Joseba Erkizia, HABEko zuzendari nagusia izango dira.

Horrezaz ganera, sare publikoko eta homologautako pribaduko ordezkariak izango dira: Isidro Ioldi (BATUZ euskaltegiak), Gurutze Arrieta (Gipuzkoako Udal euskaltegiak), Mertxe Mujika (AEK euskaltegiak), Juan Carlos Murillo (ELKARLAN euskaltegiak), Gurutze Sarasola (IKA euskaltegiak), Aitor Etxebarria (Bizkaiko Udal euskaltegiak), Marian Bidegain (Maizpide euskaltegia) eta Mertxe Luzuriaga (Deustuko Unibersitatearen euskaltegia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu