Jaiobarriak euskeraz erregistretako kanpainea

Bizkaie! 2008-01-31 12:09   Euskerea berbagai

Gurasoen eskariei erantzunez, ume jaiobarria euskeraz erregistretako emon beharreko pausuak azaltzen dituan dokumentua preparau dau Behatokiak eta beharrezkoak diran formularioak be eskuragarri ditu.

2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskeraz erregistrau ebanetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dabenak euren umeak euskeraz inskribiduteko helburuagaz. Baita lortu be, Bilbon esaterako, egin dira honezkero euskerazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, ume jaiobarria euskeraz erregistretako emon beharreko pausuak azaltzen dituan dokumentua preparau dau Behatokiak eta beharrezkoak diran formularioak be eskuragarri ditu.

Izan be, lehenengo umearen erregistroa ez zan bape erraza izan, hainbat oztopo burokratiko gainditu behar izan ziran eta. Kontuak kontu, umea jaio baino bost hilebete lehenago ekin jakon prozedureari. Aretxabaletako Erregistro Zibilean liburu berezi bat zabaldu behar izan eben jaiotza inskripzinoa euskeraz egiteko. Gaur egun Hego Euskal Herriko Erregistroetako liburu ofizialak gaztelaniaz baino ez dagoz, eta oraindino ez dago liburu ofizialik euskeraz. Honela, Erregistro Zibileko arduradunak jaiotza-inskripzinoa euskeraz egiteko liburu berezi bat zabaltzea agindu eban, ofizialen balio eta eraginkortasun juridiko bardina dauena.

Behatokiak umea izango daben gurasoak animau nahi ditu euren seme edo alabearen erregistroa euskeraz egin daien. Honezkero eskaera ugari izan dira: Tolosan, Igorren, Aulestin, Gernikan... herritarrek eskaerak egin ditue jaioko diran seme-alaben inskripzinoa euskeraz egiteko. ‘Ahalik eta erregistro zibil gehienetan euskerazko liburuak zabaltzea lortu nahi dogu’, azaldu dau Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak.

Informazino gehiago: 948 146 172 edo behatokia@behatokia.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu