40 urte aurrerago, Atharratze prest da Korrikari ekiteko

Bizkaie! 2026-03-17 09:40   Euskerea berbagai

Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, Korrika Ttipiagaz.





Martiaren 19an, Euskal Herriko jente-arteak hitzordu garrantzitsua dauka Atharratzen, izan be, Euskara gara goiburuari eutsiz, KORRIKA, 40 urte aurrerago, barriro hasiko baita bertatik, arratsaldeko 15:30ean.

Goiz-goizetik giro ezin hobea izango da herrian, egun osorako jaia atondu dabe AEKko kideek eta Basaburuko herritarrek 24. KORRIKAri hasierea emoteko. Goizeko 10:00etan hasiko da Korrika
Ttipiagaz eta goiz osoan hainbat ekimen izango dira: txarangak, ikuskizunak, jantzaldiak, gaiteroak eta bestelakoak.

Ondoren, 15:00etan, 24. KORRIKA hasiko da, Herriko plazako oholtzan. Bertan, AEKko kideek eta Xiberoko euskalgintzako Oihana Larrandaburuk hasierea emongo deutse lasterketa erraldoiari, jantzari eta txalapartari zuberotarrakaz batera. Mezua lekukoaren barruan sartuta, 15:30ean hasiko da KORRIKA. Lehen kilometroko lekuko-hartzea Euskal Irratiek egingo dabe eta eurek AEKren moduan, 90. hamarkadatik egiten dabe lan euskerearen alde eta ezinbesteko tresna dira egunerokotasunean, Iparraldean euskeraz bizi dan edozeinentzat. Ondoren, KORRIKAk Nafarroa Beherean barrena dabilen dauen bitartean, jaiak Maulen segiduko dau, hainbat kontzertu eta ekitaldigaz (danak, herri-barruko aparkalekuan): Utxaranga, Kuartz eta Frigo. Horrezaz gan, jateko eta edateko aukerea izango da, gaualdia amaitu arte.

Basabürüa eta Xiberoa, KORRIKAren alde

Xiberoak protagonismo osoa izango dau, AEKko gau eskolek, herriko eragileek eta Basabürüko laguntzaile guziei esker. Hainbat hilabetez lanean ibili ondoren eta auzolan erraldoi bati esker, martiaren 19an Atharratze prest izango da 24. KORRIKAra joango diran herritar guziei behar bezelako harrerea egiteko. Bertan, herriko euskaldun eta euskaltzale guztiek topo egiteko aukerea ezin hobea izanen da, euskerearen aldeko jai ederrean.

Basabürüan, euskeraren egoerea larria dan arren, 24. KORRIKAk erakutsiko dau bertan euskerearen transmisinoa eta erabilerea ez dirala eten, euskeraz biziteko nahia badala. Espero dogu euskerearen aldeko jai erraldoia helduen aktibazino linguistikorako tresna izango dala.

Informazino praktikoak

Atharratzera bertaratzeko, hainbat posibilidade izango dira: autobus-lineak Euskal Herri osotik, Pausu, Baiona eta Uztaritzetik. Autoa aparketako lekuak izango dira, bai eta furgonetak geratzeko leku berezi bat be, bezperatik etorri nahi dabenentzat. Ohar garrantzitsua: Korrika hasi ondoren, jenteari eskatu nahi deutsagu Atharratzen geratu daitezen 17:30ak arte, hau da, KORRIKA Maulera heldu arte, bide bakarra dalako eta korrikalarien babesa ezinbestekoa baita.

Jenteari horren araberako antolaketea eskatuko jake. Hasiera-eguneko informazino guztia hemen.

Konektau Korrikara!

Azkenik, azpimarratu behar da KORRIKA hasierari telebistaz (baita Interneten be) nahiz irratiz jarraitu ahal izango deutsagula zuzenean, hainbat hedabideren saioei esker: Kanaldude, EITB, Hamaika, Goiena, EuskalIrratiak, Berria, Naiz...

Zuzenekoa www.korrika.eus webgunearen hasierako orrian eta KORRIKA app-an jarraitu ahal izango da, 24 orduz eta etenik gabe. Horrez gain, bi hauetan Korrika klik-klak! Egun bakoitzeko jarduna laburbildu eta Korrikaren zuzeneko seinaletik ihes egiten duen guztia jasoko duten bideo-kronikak zabalduko dira: KORRIKAren atzeko lanak, furgoneta, korrikarien ikuspegia, kilometro bereziak...eta askoz gehiago!

KORRIKA aplikazinoa izango da 24. KORRIKAgaz bat egiteko modurik azkarrena. Furgonetako geolokalizazinoaren bidez, beti jakingo dozue non dabilen Korrika, eta garaiz edo atzerapenez datorren.
Aplikazinoak bilatzailea dauka, eta lekuko-hartze guztien zerrendea, herriak eta uriburuak agertzen dira. Nahi dozuen parametroa konsultau ahal izango dozue.

Jakinaraozpenak aktibauta, azken orduko albisteen eta aldaketen barri izango da: azken eguneko egitaraua zabaltzen dogunean, edo ibilbide aldaketarik jazoko balitx.

Amaitzeko, behin KORRIKA igarota, nahi dozun kilometroaren bideoa izango dozu eskuragarri ibilbidea atalean, eta zuen korrikaldia ikusi ahal izango dozu.

Bien bitartean, komunikazino taldeak hainbat irrati konexino izango ditu Korrikatik bertatik, zuzeneko informazinoa eskaintzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu