BFAk 2,3 miloe euro emon ditu leku erakundeetan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2008-06-11 15:11   Euskerea berbagai

Bizkaiko udalerrietan, 2007an Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusien (EBPN) bidez euskerearen erabilerea bultzatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ekimenak diruz laguntzeko Foru Aldundiaren erabagien ganeko ebazpenaren barri emon dabe gaur Bilbon.

Bizkaiko udalerrietan, 2007an Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusien (EBPN) bidez euskerearen erabilerea bultzatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ekimenak diruz laguntzeko Foru Aldundiaren erabagien ganeko ebazpenaren barri emoteko, Tolosako alkate eta EUDELeko alkarteburu Jokin Bildarraitzek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok Bizkaiko hogei alkate eta zinegotzi batu ditue.

Bizkaiko 77 erakundek (68 udalek, 5 udal erakunde autonomok eta 4 mankomunidadek), danetara, 1.096 proiektu aurkeztu ditue. Proiektu horreetatik, Aldundiko euskera sailak 1.018 onetsi ditu. Proiektu edota jardueren aurrekontua 8 miloe eurotik gorakoa da. Partida horretatik, udalek 5,4 miloe euroko diru-laguntzinoa eskatu dabe eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2,3 miloe euro erabili ditu helburu horretarako, hau da, eskatutakoaren % 43.


Diruz lagundutako jarduerak

Aldundiak lekuan lekuko erakundeek bultzatutako honako jarduerak lagundu ditu: euskerearen ondarea jaso, zaindu eta berreskuratu gura daben egitarauak; euskerearen erabilerea sustatzen daben kultur, kirol edota aisialdi jarduerak; euskerearen erabilerea sustatzen daben talde bereziak; leku eremuko egoera soziolinguistikoaren ganeko ikerlanak; euskerearen erabilerea lekuan lekuko eremuko auzokoen artean suspertzea helburu daben egitarauak; etorkinen euskera-gaitasuna lantzea helburu daben egitarauak; Bizkaiko Lurralde Historikoko udal, mankomunidade zein udal erakunde autonomoek euskerearen erabilerea suspertzeko antolatutako ekimenak; eta, azkenik, langileak kontratetako egitarauak, beti be Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusian aitatutakoakaz bat datozan erispideak bete badira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu