Euskaltzain barria izentetako botazinoak egingo ditu barikuan Euskaltzaindiak Bilbon

Bizkaie! 2008-09-24 15:54   Euskerea berbagai

Joan dan garagarrilaren 18an, Euskaltzaindiak Hendaian egin eban osoko bilkuran, Patxi Uribarren eta Blanca Urgell proposatu ziran Knörren hutsartea beteteko.

Euskaltzaindiak osoko batzarra egingo dau barikuan Bilboko egoitzan. Batzar horretan, Henrike Knörr zanaren hutsarterako aurkeztutako hautagaien artean bat erabagiko dabe euskaltzainek, Akademiako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazo dabenez.

Joan dan garagarrilaren 18an, Euskaltzaindiak Hendaian egin eban osoko bilkuran, Patxi Uribarren eta Blanca Urgell proposatu ziran Knörren hutsartea beteteko.

Patxi Goenaga, Joseba Lakarra eta Miren Lourdes Oñederra euskaltzainek aurkeztua izan zan Blanca Urgell; Patxi Uribarren, barriz, Jose Luis Lizundia, Andoni Sagarna, Sagrario Aleman eta Jean-Louis Davant euskaltzainek aurkeztu eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu