Hizkuntza gitxituen egoerea aztergai Bilbon

Bizkaie! 2008-09-29 11:12   Euskerea berbagai
EUDELek, Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko foru aldundiek antolatu dabe UNESCO Etxearen laguntzaz

Urriaren 9an eta 10ean egingo daben biltzarra Nazino Batuen Erakundeak izetautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen barruan antolatu dabe, eta teknikariei eta hizkuntza gitxituen alorrean lan egiten dauen edozeini dago zuzendua.

'Hizkuntza Gitxituen Erronkak Globalizazino Aroan' biltzarrean, informazinoaren eta komunikazinoaren gizartearen aurrean hizkuntza gitxituen erronkak aztertuko ditue. Munduko hainbat adibide aurkezteaz gan, euskereak aparteko lekua izango dau. Horretarako, euskerearen adituek globalizazinoak dakartzan mehatxuei aurre egiteko gure hizkuntzak jorratu beharreko bidea aztertuko dabe.

Urriaren 9an eta 10ean egingo daben biltzarra Nazino Batuen Erakundeak izetautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen barruan antolatu dabe, eta teknikariei eta hizkuntza gitxituen alorrean lan egiten dauen edozeini dago zuzendua. Izena emoteko biltzarraren web orriaren bidez (www.hizkuntzagutxituak.net) edo telefono (944 243 947) bidez egin daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu