Jaurlaritzeak eta Topaguneak 'Mintzalaguna' bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-12-11 10:34 Euskerea berbagai'Mintzalaguna' egitasmoa euskerea ikasten dabilenari laguntzinoa emateko sortutako ekimena da: euskera ikasle bi euskeraz berba egiten dakian borondatezko laguntzaile bategaz batzen dira astean behin, ikasleek euskeraz berba egiteko erraztasuna eta ohiturea hartzeko.
Nafarroako aurrekontuetan, ‘espektatibak ez dira bete’
2007-12-10 18:51 Euskerea berbagai‘Aurkeztu jakuzan aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dabe ahalbidetuko euskerearen normalizazinoan pauso sendoak emotea’, adierazo dau idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Idazten laguntzeko CDa kaleratu dabe Bermeoko alkarte eta txokoentzako
2007-12-10 11:47 Euskerea berbagai'Geurien be bai' egitasmoaren barruan kaleratutako CDan, hainbat eredu jasoten dira: batzar-deiak, aktak, ziurtagiriak, zerrendak, esaldi erabilgarriak, txokoetako hileko erreserbak...
Kontseilua: 10 urte euskerearen normalizazinoaren alde
2007-12-05 10:04 Euskerea berbagaiKontseilua osotzen dogun erakundeok, ‘Euskeraz bai’ adierazpena preparetan gabilz, euskerearen egoerea azaldu eta etorkizunerako erronkak azalduko dituana. Adierazpen honen bidez Euskal Herri osoko eragileen atxikimendua batzea dogu helburu. Danon ahotsa behar dogu, ‘Euskaraz bai’ argi eta garbi entzun daiten.
Euskadiko Kutxa eta Kutxa dira aurtengo Ukan saridunak
2007-12-04 12:08 Euskerea berbagaiEuren lan prozesuetan euskerea txertzatzeagaitik eta euskerearen erabilerea bermatzeagaitik, Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Ukan saria Euskadiko Kutxari eta Gipuzkoa Donostia Kutxari emon deutsie.
Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak
2007-11-30 13:55 Euskerea berbagaiJoan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegiaren bigarren argitalpena kalean da
2007-11-30 11:30 Euskerea berbagaiElhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasoten ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlanean argitaratu dabe. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da eta boltsikoko hiztegi legez sailka daiteke.
ONCEk euskerazko 75 obra jarriko ditu braille sisteman
2007-11-29 18:01 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Kultura sailak 70.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso ONCE erakundeari euskerazko 75 literatura lan braile sistemara pasetako eta, era berean, itsuentzako euskera-gaztelania hiztegi elektronikoa garatzeko.
Euskaltzaindiak ez dau erosi Leizarragaren 'Testamendu berria'
2007-11-29 17:17 Euskerea berbagaiOrain egun batzuk eroslerik barik geratu zan XVI. mendean Leizarragak egindako Bibiliako Itun Barriaren itzulpena, euskeraz idatzitako lehen liburuetako bat. Izan be, 28.500 euroko prezioan atara eben enkantean baina inork ez eban diru hori eskaini.
Herri hizkereari buruzko jardunaldiak Ondarroan
2007-11-28 18:20 Euskerea berbagaiKofradia Zaharrak Herri Hizkerearen bigarren jardunaldiak hartuko ditu zemendiaren 30ean, Ondarroan. Udaleko Euskara Sailak antolatuta eta tokian tokiko euskerearen ahozkotasuna gai nagusi izanik, lau berbaldik osotuko dabe aurtengo egitaraua
'Euskal gizartearen lehen mailako eginkizuna da euskerearen erabilerea normaltzea'
2007-11-28 10:28 Euskerea berbagaiAdierazpen instituzional bateratua Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian
Erabilerea baita, azken batean, edozein hizkuntzaren etorkizunaren giltzarria. Erabilerarako aukera eraginkorra dalako, alkarrenganako errespetuagaz batera, hizkuntz eta hiztunen arteko alkarbizitza berma leiken bakarra.
Euskeraz egindako ikuskizunen '12 ordu' maratoiaren izango da Erandion abenduaren 1ean
2007-11-26 11:16 Euskerea berbagaiGoizeko 9:00etan hasi eta gaueko bederatziak arte, mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea izango da: musikea, kale antzerkia, kalejirak, pailazoak, umeentzako tailerrak, bertsolariak edota erromeria.
Jagon bildumearen 5. liburukia aurkeztu dabe Euskaltzaindian
2007-11-23 15:41 Euskerea berbagaiLiburuaren aurkezpenaren ostean, orain dala 25 urte Euskerearen Legea egin ebenei diploma bana emon jake. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazinoko lehendakariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuordeak banatu ditue.
Euskaltzaindia Bartzelonako II. Liburuaren Erakusketan
2007-11-21 14:42 Euskerea berbagaiAurreko urteotan legez, aurten b Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean dira, asteon egingo dan Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketan (zemendiak 21-26).
Kontseilua: 'euskereak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 2008rako aurrekontuen % 2 behar dau'
2007-11-21 14:40 Euskerea berbagaiEuskerearen normalizazinoan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dala azaldu dabe, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egindakoeskaerea luzatuko deutseela Euskal Herriko instituzino guztiei.
Euskerearen Legearen 25. urteurrena izango da XI. Jagon Jardunaldietako ardatz nagusia
2007-11-19 09:54 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu zemendiaren 23an, barikua, Bilboko egoitzan, 'Euskerearen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan' gaiaren inguruan.
Berlineko Expolinguak 20. ekitaldiari ekingo deutso zemendiaren 16tik 18ra bitartean
2007-11-15 17:20 Euskerea berbagaiAurtengo edizinoan, 200 erakusle eta 15.000 bisitari inguru izango dira. Aurten, Kataluniako Institut Ramon Llull eta Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzea izango ditu bidaide euskal ordezkaritzeak.
Patxi Baztarrika: ‘herri erakundeetan ez dago euskerearen areriorik’
2007-11-15 13:50 Euskerea berbagaiEuskerea beti barri negatiboakaz eta gorabeherakaz identifiketea kritikau dau, ‘euskereari ez deutsagulako ezelako mesederik egiten’, eta ‘erakargarritasunagaz, baliogarritasunagaz, gozamenagaz eta alkarbizitzagaz lotzearen aldeko deia egin dau, ‘euskereari benetan arnasbidea emongo baldin badeutsagu’.
Biribilko, Bilboko merkataritza-eremuan euskerea sustatzeko kanpainea martxan dago
2007-11-05 14:49 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilera normalizetako prozesuan uriko merkataritzean euskerea bultzatzea helburuagaz jaiotako ekimena da.
Euskerea Londreseko The Language Show azokan izan da
2007-11-05 13:32 Euskerea berbagaiZemendiaren 1etik 4ra bitartean, Eusko Jaurlaritzea eta Kataluniako Ramón Llull Ikastegia izan dira azokan, euskerearen eta katalanaren egoerearen barri emoteko.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...