Merkealdian euskerearen erabilerea sustatzeko CD lagungarria kaleratu dau Berrizko Udalak
2010-01-11 11:40 Euskerea berbagaiCD horretan, errotuluak eta bestelako agiriak euskeraz jarteko behar daben materiala eta laguntzinoa topauko ditu dendariak. Klik bakarra nahikoa izango da behar dana eskuratzeko.
Berrizko Udalak merkataritza esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko hainbat ekimen landu ditu. 'Gero eta lagun gehiagok daki euskeraz udalerrian, eta merkatarientzat oso garrantzitsua da bezeroei behar dan moduko harrerea egitea. Eguneroko lanean balio erantsia emongo deutson produktua da euskerea'.
Bide horretan, merkatariei zuzenduta CD bat preparau dabe. CD horretan, errotuluak eta bestelako agiriak euskeraz jarteko behar daben materiala eta laguntzinoa topauko ditu dendariak. Klik bakarra nahikoa izango da behar dana eskuratzeko. CDak honako lau atal honeek ditu:
HIZTEGIAK |
Lanerako behar dauen berbea edota esaldia topau ahal izango dau merkatariak horretarako preparau dan bilatzailearen laguntzinoagaz. |
KARTELAK |
Atal honetan, establezimendurako behar dauen kartela inprimidu ahal izango dau. Kartel egokia topetan ez badau, bertan dagozan orri hutsak erabil leikez. |
IDAZKIAK |
Agiri jakin bat behar badau (fakturea, albarana…), atal honetan dagozanak bete eta inprimidu ahal izango ditu. |
ARGIBIDEAK |
Aurreko ataletan behar dauena topau ez badau, edota laguntzinoa behar badau, berton adierazoten da nora jo behar dauen. |
Oraingo honetan Berrizko Udalak CD hau preparau badau be, honako zerbitzu honeek be eskura ditue merkatariek:
- Hizkuntza paisajea euskalduntzeko diru-laguntzinoak.
- Dobako itzulpen zerbitzua.
- Merkatari eta ostalarientzako ikastaro bereziak.
- Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak.
- Aholkularitza teknikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!