'D bitamina. Aberastu bere heziketa!' lelopean, umeak D ereduan matrikuletako kanpainea abiarazoko dabe Bizkaiko 45 udalerrik

Bizkaie! 2010-01-07 13:23   Euskerea berbagai

Kanpainan zehar, 7.600 liburuxka banatuko dira 2-3 urteko umeak dituen gurasoek matrikulazino-kanpainea hasi aurretik hezkuntzako D eredua zer dan eta zein arrazoi dagozan euskera hutsean eskaintzen dan eredu hori aukeratzeko jakin dagien.

Bizkaiko 45 udalerrik, urtarrilaren erdialdetik aurrera, informazino-kanpaina barri bat abiarazoko dabe umeak D ereduan matrikulau daitezala sustatzeko. Kanpainan zehar, 7.600 liburuxka banatuko dira 2-3 urteko umeak dituen gurasoek matrikulazino-kanpainea hasi aurretik hezkuntzako D eredua zer dan eta zein arrazoi dagozan euskera hutsean eskaintzen dan eredu hori aukeratzeko jakin dagien.

Informazino-kanpainearen leloa 'D bitamina. Aberastu bere heziketa!' da. Kanpaina honetan 23 udalerrik eta 3 mankomunidadek parte hartukod abe: Arrieta, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Berriz, Bilbo, Enkarterri, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Muskiz, Ortuella, Sestao, Txorierri, Urduña, Uribe Kosta, Zaldibar eta Zierbena.

Alkarbidek (Bizkaiko euskera zerbitzu guztiak batzen dituan foroa) koordinauko dau kanpainea eta, informazio-liburuxkeagaz batera, familiek udal arduradun batek izenpetutako gutun bana jasoko dabe, euskerazko hezkuntza aukeratzeko arrazoiak azaltzeko. Horregaz batera, umeentzako oparitxo bat be jasoko dabe etxean: altura-neurgailu bat, euren hazkundea eta bilakaerea islatuko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu