Kiroletan eta teknologia barrietan euskerea erabilteko saioak dinamizauko ditu Koikili Athletic-eko jokalariak Berrizen

Bizkaie! 2010-01-07 11:20   Euskerea berbagai

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko ikasleek parte hartuko dabe. Euskeraz trebatzeko saioak izango dira eta eskolaz kanpo egingo dira. Tartean, jentaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landuko dabe eta, horregaz batera, teknologia barriak euskeraz erabiliko ditue. Saioak urtarrilean izango dira.

Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalariak (Itzarri Consulting zerbitzuaren bitartez) Berrizko gaztetxuei ikastaro berezia eskainiko deutse urtarrilean. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko ikasleek parte hartuko dabe. Euskeraz trebatzeko saioak izango dira eta eskolaz kanpo egingo dira. Tartean, jentaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landuko dabe eta, horregaz batera, teknologia barriak euskeraz erabiliko ditue.

'Euskaratek' izeneko ikastaroaren aurkezpena jentaurrean eta Kultur Etxean egingo dabe Koikili eta Ander Iturraspe jokalariek. Ekitaldia urtarrilaren 11n arratsaldeko 19etan izango da. Ikastaroa, barriz, bost saiotan egingo da urtarrilean, danak arratsaldeko 19etan. Parte hartu gura daben gaztetxuek urtarrilaren 14a baino lehenago udaletxean izena emon behar dabe.


Zezeilean eta martian, entrenamentu-saioak


Zezeileko eta martiko kirol entrenamentuak euskeraz egiteko trebatze-saio bereziak eskainiko ditu Koikilik. Helburua kirol taldeetan euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, euskera-gaztelania hiztegi teknikoa ezagutzera emon, entrenatzaileei trebakuntza berezia eskaini eta lan-saioetan parte hartze zuzena bultzatuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu