Noizko hitzarmena?

Bizkaie! 2009-12-28 14:22   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak ZERO euro inbertiduko dau aurten euskerearen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskerazko nafar prentsa diru-laguntzino barik itxita lehen aldiz azken 23 urteotan.

Honezkero jakina danez, 2009. urtea ohi baino gogorragoa izan da Nafarroako euskerazko hedabideontzat. Igaztik datorren diru-laguntzen auzia konpondu nahian urte osoa Euskarabideagaz alkarlanean emon dogun arren, alperrik izan dira ahalegin guztiak: ez 240.000, ez 9.567. Nafarroako Gobernuak ZERO euro inbertiduko dau aurten euskerearen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskerazko nafar prentsa diru-laguntzino barik itxita lehen aldiz azken 23 urteotan.

Horrek mindu, iraindu eta egoera larrian itxi gaitu Nafarroako euskerazko hedabideak, era guztietako kalte zuzenak eta zeharkakoak be eraginez.

Dagoeneko estu-estu dogun gerrikoa are gehiago estutu beharko dogu gutako askok, eta ez litzateke harritzekoa datozen hileotan baten batek Ttipi-Ttapa Telebistaren bide beretik jarraitu behar izatea, gagozan egoeran ez baita erraza finantzazino bide alternatiboak bilatzea, saiatzen ari garen arren.

Diru-laguntzen afera porrot moduan aurkeztu dau Euskarabideako zuzendari-kudeatzaile Xabier Azanza jaunak, urte osoa emon dauelako laguntzinoa etorriko zala jentaurrean zein pribatuan esaten. Halan da be, karguan segiduteko asmoa dauela azaldu dau argi eta garbi.

Gauzak holan dirala, eskaera zuzena egin behar deutsagu: ez daitela 'kudeatzaile' figuraren atzean ezkutatu, emoten deutsiena banatzera mugatuz, eta zuzendari moduan jokatu daiala: erabagiak hartuz, proposamenak eginez, behar dauena Gobernuari exijituz, eta 'porrot' hori gainditzeko pausuak emonez. Hari ez beste inori jagoko egoera bere onera ekartea. Horretarako, ekimena hartu behar dau, eta, gitxienez, ondoko honeek argitu:

· Lehenik eta behin 2010eko diru-laguntza deialdia lehenbailehen argitaratu daiala.
· Azken bileretan adierazo deuskuzan 'oztopo legalak' baino, jar daiala behingoz mahai gainean lege zein ekonomia aldetik zeintzuk bide jorratuko dituan (akordioa, hitzarmenak…) hedabideen egoerea egonkortzeko, Parlamentuaren eskaereari erantzunez.
· Aztertu eta zehaztu daiala zein dan euskerearen erabilerea duintasunez eta eraginkortasunez sustatzeko beharrezko gitxieneko diru-kopurua, horren barri emon daiala jentaurrean, eta beharrezko dauen hori eska deiotsola Gobernuari eta baita Parlamentuari be.

Bere postutik 'gauza asko egin daitekezala' esan dau Xabier Azanzak porrotak gorabehera bertan geratzea azaltzeko, eta orain dauka aukerea holan dala erakusteko. Horren zain gagoz eta, beti bezela, ahal dogun neurrian laguntzeko prest.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordeari be ondokoa eskatu behar deutsagu: Batzorde horrek aho batez onartu eban eskaria egitea gobernuari 'euskerazko hedabideen egoerea egonkortzeko' hitzarmenak lantzeko, eta eskariaren jarraipena egiteko. Gertatutako guztia kontuan hartuta, uste dogu Parlamentuari be bajagokola esku hartzea Gobernuak hedabideok jarri gaituen ataka honetatik atarateko.

Nafarroako Gobernuari be, hainbat aldiz esan dogun moduan, eskatu nahi deutsagu atxakiak alde batera itxita legeak agintzen deutsona bete eta bere ondarea ere badiran euskerea eta euskal kulturea, zein nafar euskaldunoi merezidu dogun errespetua erakutsi daigula.

Azkenik, eta orain arte egin dogun legez, eragile horreei guztiei argi adierazo nahi deutsegu prest gagozala egoera hau onera ekarteko behar daben laguntzino guztia emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu