Hizkuntz eskubideetan izaten diran urraketak jakinarazo deutsoz Behatokiak Arartekoari
2008-06-30 12:21 Euskerea berbagaiDanetara, 254 kexa jaso dira; horreetatik 129 Eusko Jaurlaritzeari zuzenduak izan dira, 30 foru diputazinoei eta 95 udalei. Behatokiaren eretxiz, datuok erakusten dabe hizkuntz eskubideen urraketak ohiko bihurtu dirala.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gaur egun emoten diran eta bere urteroko txostenean batuta dagozan hizkuntz eskubideen urraketak helarazo deutsoz Iñigo Lamarka Araratekoari.
Behatokiak prentsa-ohar baten bidez jakinarazo dau bere zuzendaria dan Paul Bilbao Arartekoagaz batzartu dala, euskerearen telefonoaren bitartez administrazino desbardinek joan dan ekitaldian jasotako kexen barri emoteko.
Kontuak kontu, 254 kexa jaso dirala zehaztu dau; horreetatik 129 Eusko Jaurlaritzeari zuzenduak izan dira, 30 foru diputazinoei eta 95 udalei. Behatokiaren eretxiz, datuok erakusten dabe hizkuntz eskubideen urraketak ohiko bihurtu dirala.
Horrezaz gan, Estaduko administrazinoek be kexak jaso dituela gogorarazo dau; hain zuzen be, herritarrek Behatokiaren bidez bideraturiko 548 espediente izan dirala adierazo dau.
Bestalde, kexen jarraipena salatu dau, urtez urte errepetiduten diran hizkuntz eskubideen urraketak gertatzen baitira. Era berean, deitoratu dau oraindino ez dirala jarri martxan Euskal Herrian Kontsumitzaileen Legearen eskubideak.
Arartekoaren izandako bilereagaz, Behatokiak aurrera darrai ordezkari instituzionalakaz hasitako bilkurakaz. Esangura horretan, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Kontseiluagaz, Nafarroako Herriaren Defendatzaileagaz eta Euskarabideagaz batu da dagoeneko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!