'Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera', euskerea familia bidez ondorengoetaratzeko kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2008-06-24 14:34   Euskerea berbagai

Alkarbide Euskera Zerbitzuen Bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoei zuzendutako 'Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera' kanpainea martxan dago honezkero. Egitasmoaren helburu nagusia euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak daukan garrantzia nabarmentzea da.

Alkarbide Euskera Zerbitzuen Bilguneak koordinauta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoei zuzendutako 'Esan eidazu Euskeraz-Dímelo en Euskera' kanpainea martxan dago honezkero. Egitasmoaren helburu nagusia euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak daukan garrantzia nabarmentzea da.

Kanpaina honetan 36 udalerrik eta 3 mankomunidadek parte hartu dabe. Udalerriak honako honeek dira: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Alonsotegi, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gernika-Lumo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Muskiz, Orozko, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zeberio eta Zierbena. Hiru mankomunidadeak honeek dira: Enkarterri, Txorierri eta Uribe Kosta.

Ia 20.000 familiak hizkuntzea geroratzeak dauen garrantziaz sentiberatzeko hainbat euskarri jasoko ditue. Ume jaiobarriak dituen gurasoek, herriko alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatutako gutuna jasoko dabe. Gutun horretan, gurasoei zorionak emoteaz gan, euskerearen transmisinoak dauen garrantzia azaltzen da. Ganera, umearen ingurune hurrean euskerea sustatzeko aholkuak batzen dituan hiru-orrikoa be jasoko dabe eta, horregaz batera, opari legez, adur-zapia izango dabe.

1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoek, gutuna eta hiru-orrikoa jasoteaz gan, askari-boltsea jasoko dabe opari legez.

Udalerri batzuek, material horri laguntzeko KU-KU liburuxkea berrargitaratu dabe. Liburuxka hori orain dala urte bi argitaratu zan lehenengoz, baina izan dauen harrerea ikusita aurten barriro argitaratzea erabagi dabe. Liburuxka horretan, gurasoek euren seme-alabakaz berba egiteko oinarrizko euskerazko berbak eta esamoldeak batzen dira, baita umeentzako abestiak.Liburuxkegaz batera, aurten, CDa grabau da. CDa liburuxkan agertzen diran kantakaz osotu da gurasoek umeakaz abesteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu