'Euskara 21', hizkuntza politikak garatzeko gida izan gura dauen gogoetea plazan dago

Bizkaie! 2009-01-30 11:59   Euskerea berbagai

Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto Lopez Basaguren, Pello Salaburu, Eneko Oregi eta Erramun Osa, Euskara 21 gogoeta prozesua oinarritzen dauen batzorde iraunkorreko kideek Euskara 21, itun barritu baterantz txostena idatzi dabe.

Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto Lopez Basaguren, Pello Salaburu, Eneko Oregi eta Erramun Osa, Euskara 21 gogoeta prozesua oinarritzen dauen batzorde iraunkorreko kideek Euskara 21, itun barritu baterantz txostena idatzi dabe. Euskara 21 prozesuko hirugarren atala da, egoerearen azterketa eta lan ildo nagusiak zehazten dituen gogoeten ostekoa. Emoitzak Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu ditu Donostian egindako prentsaurrekoan.

'Erronka nagusia euskerearen erabilerea areagotzea da eta, horretarako, giltzarri dira herritarren atxikimentua eta borondatea', azaldu dau Baztarrikak. Horretarako, 'daukaguna baino adostasun sozial eta politiko indartsuagoa' behar dala azpimarratu dau.

Euskara 21 gogoetearen emoitzak EBPN Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusian sartu beharko litzatekezala ohartarazo dabe batzorde iraunkorreko kideek: 'lan hori hurrengo legealdirako itxiko dogu baina politikoek ezin izango deutse iges egin txostenari'.

Baztarrikaren esanetan, aurrerantzean, hizkuntza politika barriek erritmo egokia izan behar dabe, modu progresiboagoan garatu behar dira. Garapen horretan, 'adostasunaren izenean danok mobidu behar badogu be, gehiago mobidu beharko dira orain arte euskerearen errealidadera hurreratu ez diran sektore sozio-politikoak'.

Batzorde iraunkorraz gan, Euskara 21 ekimenaren barruan batzorde atal bereziko kideak be badagoz. Honeek dira batzorde bietako, iraunkorreko eta bereziko, kideak: Kike Amonarriz, Aurelia Arkotxa, Joseba Arregi, Mikel Basabe, Patxi Baztarrika, Koldo Biguri, Garbiñe Biurrun, Ana de Castro, Ana Eizagirre, Lore Erriondo, Miren Dobaran, Gotzon Egia, Ramon Etxezarreta, Iñaki Etxezarreta, Itziar Idiazabal, Iciar Lamarain, Gorka Landaburu, Miguel Lazpiur, Anjel Lertxundi, Jose Luis Lizundia, Alberto Lopez Basaguren, Lucia Martinez, Koldo Martinez, Jasone Mendizabal, Garbiñe Mendizabal, Xabier Mendiguren Bereziartu, Ludger Mees, Mertxe Mugika, Pedro Otxoa, Eneko Oregi, Erramun Osa, Carlos Ruiz, Pello Salaburu, Tomas Uribe-Etxeberria, Ana Urkiza, Jesus Uzkudun eta Mikel Zalbide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu