Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko kanpainea abaiarazoko dabe gazte bizkaitarren artean

Bizkaie! 2009-01-28 17:26   Euskerea berbagai

DBHko laugarren mailako 5.500 gazte baino gehiago dira sentiberatze-kanpaina honen hartzaileak. Kanpainearen helburu nagusia gazte horreek guztiek Lanbide Heziketan eta Batxilergoan euskeraz ikasten segidutea da, aurreko ikasketetan moduan. Alkarbide Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau dau 38 udalerritan martxan jarriko dan kanpaina hau.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) amaitutakoan batxilergoan zein Lanbide Heziketan (LH) jarraituko daben gazteek euskerazko ereduetan jarraitzea helburu dauen kanpainea antolatu dabe Bizkaiko 38 udalerrik. Alkarbide Bizkaiko euskera zerbitzuetako teknikariak batzeko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako bilguneak koordinau dau ekimena eta aurten DBHko 4. maila euskeraz egin daben 5.500 ikasleri zuzenduta dago.

'Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz' izenburupean, honako 38 udalek parte hartuko dabe kanpainan: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Enkarterri, Erandio, Etxebarri, Gordexola, Laukiz, Maruri-Jatabe, Markina, Muskiz, Ortuella, Txorierri Uribe Kosta, Zierbena eta Zornotza.

Kanpaina hau berenberegi preparau da DBH euskeraz egin eta DBH ondoren zer egin erabagiteen hasi behar daben gazteentzat, eta kanpainearen euskarri nagusia informazino-liburuxka bat izango da. Bertan, batxilergoan eta LHn euskerazko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxeen zerrendea agertzen da eskualdeka antolatuta, eta horregaz batera, eskualde bakotxeko garraio-sarearen barri emoten da.

Liburuxkeagaz batera, Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslariak sinatutako gutuna jasoko dabe ikasleek etxean. DBH euskeraz egiten dagozan gazteei zuzentzen jake Eñaut Elorrieta gutunean eta hurrengo urteetako ikasketak be euskeraz egitera animetan ditu. Gutunagaz batera, oparitxoa be jasoko dabe gazteek, eskuko telefonoa gordeteko zorrotxoa, 'Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz!' leloagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu