Zabalik da Getxoko 'Dendaketan' eta 'AISA' euskera ikastaroetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2009-01-29 13:58   Euskerea berbagai

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako Dendaketan eta AISA euskera ikastaro barrietarako izen-emoteak datorren zezeilaren 16ra arte egongo dira zabalik, urrian hasi ziranen inguruko balantzea oso positiboa izan ondoren.

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako Dendaketan eta AISA euskera ikastaro barrietarako izen-emoteak datorren zezeilaren 16ra arte egongo dira zabalik, urrian hasi ziranen inguruko balantzea oso positiboa izan ondoren.

Bezeroak euskeraz artatzen ikasteko ikastaro laburra da Dendaketan izenekoa, Getxoko dendetan eta ostalaritzan lan egiten ari diranentzat eta baita lan egin nahi izango leukienentzat be. Urrian hasi zan taldean Algortako 15 lagunek hartu dabe parte eta orain, nahi izatekotan, jarraitzeko aukerea izango dabe.

Bestalde, orduan bere nahia agertu eben baina kopuru nahikorik ez izateagaitik taldea osotu ezin izan eben Erromo-Areetako merkatariakaz ikastaroa martxan jarten saiatuko dira baita beste barri bat be. Igaz talde bat izan zan hamar merkatarigaz.

Ikastaroa astean bi egunetan izango da hiru orduko klaseakaz. Prezioa 50 eurokoa da eta ikastaroa amaitzen dabenei 25 euro bueltau eta diploma eta materiala oparituko deutsiez.

Bestalde, etorkinek hemengo ohiturak eta euskerea ikasten lehenengo pausuak emoteko Getxoko Udalak urrian martxan jarritako AISA ikastaroak izan dauen harrera ona ikusita, matrikulea egiteko epea zabaldu dau. Alde batetik, orduan lekurik barik geratu ziran 22 laguni aukerea emongo deutsie euskerea ikasten hasteko, eta bestetik, orain interesa dabenek be izena emon ahal izango dabe. Urrian hiru talde jarri ziran martxan, 46 bat ikaslegaz, eta horreetatik gitxienez talde batek segiduko dau, beste 60 klase-ordu egiteko.

AISA programearen balantzea oso positibotzat joten dabe bultzatzaileek, Getxo baita EAEn talde eta ikasle gehien dituan herria. 2005ean jarri zan martxan udalerrian eta ordutik hona 19 ikas-talde izan dira eta horreetan 271 etorkin ibili dira euskerara hurreratzeko klaseak jasoten eta gainera hiru taldek jarraipena eskatu dabe.

Getxoko AISAko taldeetan parte hartzen daben gehienak gazteak dira, % 65a emakumea eta Boliviakoak eta Kolonbiakoak gehienbat. Danetara, 33 jatorri desbardinetakoak dira, besteak beste, Errumaniakoak, Suediakoak, Greziakoak, Amerikako Estadu Batuetakoak, Alemaniakoak edo Marokokoak.

AISA ikastaroa astean bi egunetan izaten da, lau klase-ordugaz; danetara, 60 ordu. Prezioa hamar eurokoa da eta gainditzen dabenei dirua itzuli eta diploma eta hiztegi bat emoten jake. Bai Dendaketan bai AISA ikastaro barriak datorren martiaren 2an hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu