'Berbalagun' egitasmoa abiarazo dabe Enkarterrin euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2009-09-18 15:13   Euskerea berbagai

'Berbalagun' egitasmoaren helburuak bi dira: alde batetik, Enkarterriko euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako, ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea.

'Murgiltze Sistemea' da eredurik egokiena da ikasleek bi hizkuntza ofizialak ikasteko

Bizkaie! 2009-09-17 18:53   Euskerea berbagai

Dezimak gora dezimak behera, 2006-2007 ikasturtean Barakaldoko ikasleen % 26,86k baino ez dau ikasi euskalduntzen dauen eredu bakarrean, hau da, D ereduan. Azken urteotan Barakaldoko ikastetxeetatik milaka, gehiengoa, izan dira euskerea menperatu edota jakin barik urten daben gazteak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerearen ofizialtasuna aldarrikatuko dabe Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak urriaren 24an

Bizkaie! 2009-09-17 12:33   Euskerea berbagai

Euskal Konfederazinoak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urriaren 24rako mobilizazinoa antolatu dabe Baionan. Deiadar manifestazinoaren leloa da 'Hizkuntza-politika ausarta garatzeko euskereari lege-geriza'. Manifestazioa Xaho kaitik, 17:00etan abiatuko da.

Berbaro Elkarteak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2009-09-11 10:33   Euskerea berbagai

'Euskeraz bizi garenon eta euskerea bultzatzen dogunon bilgunea da Berbaro. Hizkuntzea eta kulturea osotasun baten bi adartzat hartu doguz beti, hizkuntzearen bidez kulturea indartzeko eta kulturearen bidez hizkuntzea indartzeko. Bide horretan aurrera eroan dogun lan egiteko modua euskaldunontzako baikorra eta erdaldunentzako erakargarria gertatu daiten saiatu gara eta saiatzen gara'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratu dira Ertzaintzaren deialdi barrian

Bizkaie! 2009-09-09 12:38   Euskerea berbagai

Deialdi barriko 260 lanpostu horreetarik 108k besterik ez dabe derrigorrezko lehen hizkuntza-eskakizuna. Era berean, merezimendu legez baloretan danean, euskeraz jakiteak puntuazino osoaren % 9,09 besterik ez dau hartzen.

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-09-07 17:53   Euskerea berbagai

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eskolak, mintzapraktika egitasmoa, barnetegia, autoikaskuntzea edota euskerea normalizetako planak eskaintzen ditue, besteak beste, AEK euskaltegietan.

Herri Urrats 2010 Logo Lehiaketea abian

Bizkaie! 2009-09-07 12:09   Euskerea berbagai

Datorren maiatzaren 9an ospatuko da Senperen Iparraldeko ikastolen aldeko 27. Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa, eta hitzordurako asko falta arren, publikoari dei egiten deutso Seaskak logo lehiaketea tarteko.

'Hizkuntza gitxituak administrazino publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen'

Bizkaie! 2009-09-04 15:32   Euskerea berbagai

Jardunaldiok 2009ko urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizko Villa Suso Jauregian eta jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazinoari zelan heltzen jakon han eta hemen ezagutzea da asmoa.

Euskerearen sustapena eta jasangarritasuna batu ditue Nafarroa Oinez-en martxan jarriko dan 'Oinez Basoa' ekimenean

Bizkaie! 2009-07-22 15:15   Euskerea berbagai

'Oinez Basoa naturea indartzeko baso bat izango da, CO2 gasak xurgatuko dituan baso bat, Nafarroa Oinez lako jai batek eragiten dauen CO2 gasen isurketea konpentsauko dauen baso bat, euskerea eta ingurumenagazko kontzientzia bultzatzeko balio izango dauen baso bat'

Akademien arteko alkarlana sendotzea helburu, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizunetako ondorioa

Bizkaie! 2009-07-17 16:51   Euskerea berbagai

Akademietako buruek, hau da, Víctor García de la Concha, Xosé Ramón Barreiro, Joan Martí eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dabe hizkuntza guztien arteko alkarbizitzearen garrantzia, baita herri guztien hizkuntza-ondarea jagotea eta babestea, ezinbestekoa dala.

195 Erakunde barrik eskuratu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria krisi garaian

Bizkaie! 2009-07-17 16:16   Euskerea berbagai

40.000 lagun baino gehiago dabilz Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean

Azken urtean be, krisi garai betean, 195 entidade barrik lortu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria. Gutiérrezen ustez, emoitza horreek lortu dira euskeran inbertiduteak onurak dakartsozalako enpreseari.

Euskaltzaindia, laurogeita hamar urte geroago: euskara, herri-erakunde

Andres Urrutia Euskaltzainburua 2009-07-17 10:11   Euskerea berbagai

Hasiera-hasieratik izan zuten argi Azkueren inguruan batu ziren euskaltzaleek zer egin behar zuen euskararen akademiak: bateko, euskararen ikerketa eta batasuna bultzatu, eta, besteko, gizarte-erabilera sustatu. Sortu ere, bi alor sortu zituzten euren zereginetan: IKER eta JAGON, egun ere bere horretan dihardutenak.

Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia Bilbon

Bizkaie! 2009-07-15 11:25   Euskerea berbagai

Garagarrilaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak.

Eusko Jaurlaritzeak 1,8 miloe euro bideratuko ditu HABEren eta bere baliokiodeetako euskera ikasleentzat

Bizkaie! 2009-07-10 11:19   Euskerea berbagai

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu ditue diru-laguntzak. Laguntza honeekaz, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuen % 75era arte diruz lagundu nahi da.

Bizkaiko hainbat kirolari euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2009-07-09 11:42   Euskerea berbagai

Egitasmoaren helburu nagusia da gure hizkuntzearen erabilerea sustatzea kirol esparruan, batez be, eskola giroko kirolaren esparruan. Kontuak kontu, kanpainea urrian kaleratuko dan arren, sasoi honetan hasi dira ‘berotze-lanak’. Bart, luzatze-ariketei buruzko argazki-saio bat egin da Aixerrota boleibol-taldeko neskakaz.

Lehenengo eta bigarren hezkuntzako 16.000 ikaslek hartu dabe parte

Bizkaie! 2009-07-08 15:51   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera Sailaren ekintzetan parte hartu dabe.

Europako Batzordeak 'erasmus' ikasleek euskeraz ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2009-07-06 17:38   Euskerea berbagai

Etengabeko Ikaskuntzaren Programako Batzordeak aitatutako hiru hizkuntzak Erasmus programan eskaintzen diran hizkuntza-ikastaro trinkoen hizkuntza-zerrendan barneratzeko erabagia hartu dau. Neurria 2010-2011 ikasturtetik aurrera izango da indarrean.

Gidabaimena euskeraz: emon bidea euskereari

Bizkaie! 2009-07-06 14:00   Euskerea berbagai

Aurrerantzean, Bermeoko eta Mundakako herritarrek gidabaimena euskeraz preparau ahal izango dabe. Hainbat eragileren alkarlanari esker, gidabaimena euskeraz preparau gura dauenak bere esku izango dau materiala, bai teoria liburua, bai testak egiteko programea, baita azterketea euskeraz egiteko aukerea be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak eskainiko ditu Getxoko Udalak

Bizkaie! 2009-07-03 11:36   Euskerea berbagai

'Diru-laguntzinoak Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren barruan kokatzen dira, euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko. Neurriek getxotarren hizkuntza-gaitasuna eta euskeareagazko motibazinoa eta interesa be areagotu gura dabe', azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Getxoko Udalak 'Eroan euskaraz!' kanpainea abiarazo dau merkatarien eta herritarren arteko alkarreragina sustatzeko

Bizkaie! 2009-07-03 10:53   Euskerea berbagai

Getxoko Udaleko Euskara zerbitzuak Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren barruan 'Eroan euskaraz! Hablar euskera se lleva!' lelopeko kanpainea jarriko dau martxan garagarrilean, oraingoan mertzeria, jantzi-denda, zapata-denda, jostailu-denda, kirol-denda eta edergintza dendetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)