'Euskarak elkartzen gaitu' Beran
2009-06-10 12:13 Euskerea berbagaiAurten zazpi udalerrik egin dabe UEMAn sartzeko eskaerea eta, beraz, Nafarroako Araitz, Bera, Etxalar eta Larraun udalerriak, Gipuzkoako Amezketa eta Elgeta eta Bizkaiko Busturia Ueman sartuko dira modu ofizialean datorren zapatuan.
Aurten zazpi udalerrik egin dabe UEMAn sartzeko eskaerea eta, beraz, Nafarroako Araitz, Bera, Etxalar eta Larraun udalerriak, Gipuzkoako Amezketa eta Elgeta eta Bizkaiko Busturia UEMAn sartuko dira modu ofizialean datorren zapatuan. Ondoren, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hitzarmena sinatuko dabe udaletako hizkuntza politikearen neurketakaz jarraitu ahal izateko. Zapatutik aurrera 61 udalerri izango dira Uemakide.
Berako UEMA Egunean, Nafarroan berezko hizkuntzea euskerea dala eta bide horretan udalen zeregin garrantzitsuetako bat euskerearen erabilerea normalizetea dala aldarrikatuko dabe.
Egitaraua
Goizean, txistulariak eta txaranga kaleetan zehar.
11:15ean: herri kirolak Altzateko plazan.
11:30ean: harrera instituzionala Berako Kultur Etxean.
13:00etan: ekitaldi nagusia Altzateko plazan.
14:30ean: zikiro jana Altzateko frontoian.
15:30ean: haur txokoa Ikastolan.
17:00etan: Pello Añorga ipuin kontalaria Ikastolan.
18:00etan: dantzaldia Garraxi taldeagaz Altzateko plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!