Bihar, bagilak 26, Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dira Hazparnen

Bizkaie! 2009-06-25 11:13   Euskerea berbagai

Gaur, arratsaldeko 15:00etan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz (EEP) hitzarmena sinatzeko ekitaldia egoan deituta Baionako EEPren egoitzan. Ondoren, leku berean, Iparraldeko Toponimiaren aurkezpena egitekoa zan baina ekitaldi biak bertan behera geratu dira.

Euskaltzaindiak bagilaren 25erako eta 26rako Ipar Euskal Herrian antolatuta zituan jardunaldietan zenbait aldaketa izan dira.

Gaur, arratsaldeko 15:00etan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz (EEP) hitzarmena sinatzeko ekitaldia egoan deituta Baionako EEPren egoitzan. Ondoren, leku berean, Iparraldeko Toponimiaren aurkezpena egitekoa zan baina ekitaldi biak bertan behera geratu dira.

Bihar, bagilak 26, arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Hazparnen, Elgar Kultura Etxean. Hauxe izango da egun horretako egitaraua:

  • Patxi Arotzarena auzapezordearen ondo-etorria.
  • Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
  • Piarres Charritton euskaltzaina: 'Pierre Broussain, Hazparneko alkate eta Euskaltzaindiaren sortzaile izan zanaren omenez'
  • Emile Larre euskaltzaina: 'Jean Hiriart-Urruty, Euskaltzain eta Herria astekariko kronikari eta buru izan zanaren omenez'.
  • Hazparneko euskereari buruz bi lekukotasun:

-Manu Padilla, EHUko eta IKER ikerguneko ikertzailea: 'Hazparneko euskerea XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera'.

-Maia Duguine, ikertzaile hizkuntzalaria (EHU eta Nantes-ko Unibersidadea): 'Hazparneko euskerearen berezitasunez berba bi'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu