30 ikuskizun baino gehiagok osotzen dabe 'Ikusi eta Ikasi'-ren aurtengo edizinoa
2010-01-12 13:53 Euskerea berbagaiIkusi eta Ikasi Euskera Sailak Topagunearen laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean, euren aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea da. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.
Euskaltzaindiak eta Bizkaia Irratiak bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-01-12 10:39 Euskerea berbagaiHitzarmen horregaz, erakundeok alkarregaz lan egingo dabe, batez be euskerearen normalizazinoari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskerearen arloan ezarritako arauak zabaltzeko.
Merkealdian euskerearen erabilerea sustatzeko CD lagungarria kaleratu dau Berrizko Udalak
2010-01-11 11:40 Euskerea berbagaiCD horretan, errotuluak eta bestelako agiriak euskeraz jarteko behar daben materiala eta laguntzinoa topauko ditu dendariak. Klik bakarra nahikoa izango da behar dana eskuratzeko.
'D bitamina. Aberastu bere heziketa!' lelopean, umeak D ereduan matrikuletako kanpainea abiarazoko dabe Bizkaiko 45 udalerrik
2010-01-07 13:23 Euskerea berbagaiKanpainan zehar, 7.600 liburuxka banatuko dira 2-3 urteko umeak dituen gurasoek matrikulazino-kanpainea hasi aurretik hezkuntzako D eredua zer dan eta zein arrazoi dagozan euskera hutsean eskaintzen dan eredu hori aukeratzeko jakin dagien.
Kiroletan eta teknologia barrietan euskerea erabilteko saioak dinamizauko ditu Koikili Athletic-eko jokalariak Berrizen
2010-01-07 11:20 Euskerea berbagaiLehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko ikasleek parte hartuko dabe. Euskeraz trebatzeko saioak izango dira eta eskolaz kanpo egingo dira. Tartean, jentaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landuko dabe eta, horregaz batera, teknologia barriak euskeraz erabiliko ditue. Saioak urtarrilean izango dira.
Noizko hitzarmena?
2009-12-28 14:22 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak ZERO euro inbertiduko dau aurten euskerearen presentzia hedabideetan sustatzeko, euskerazko nafar prentsa diru-laguntzino barik itxita lehen aldiz azken 23 urteotan.
Bilboko Udalak Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetako karteletan euskerearen erabilerea bultzatuko dau
2009-12-17 13:57 Euskerea berbagaiOstalaritzan euskerearen normalizazinoa eta presentzia areagotzeko helburua dauen ekimen hau Euskera Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak euskerearen normalizazinoan traba izango dirala salatu dau Kontseiluak
2009-12-15 10:30 Euskerea berbagai'Euskerea normalizetako beharrezkoa dan hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak modu sistematikoan zapaltzea ahalbidetzen dauen politikea dauka indarrean UPNren Gobernuak', azaldu eban Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.
3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan
2009-12-09 11:23 Euskerea berbagaiHiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.
'El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística' liburua aurkeztu dabe
2009-12-04 15:27 Euskerea berbagaiMiquel Grosen lanaren planteamendurik nagusienak Espainiar Gobernuaren hizkuntza politikea eskatzen dau, estadu mailakoa, Espainia herrialde eleanitza dala behingoz autortuz.
Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak
2009-12-03 14:48 Euskerea berbagaiGaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.
Amorebieta-Etxanoko lehenengo hiztegi etnografikoa aurkeztu dabe
2009-12-03 13:19 Euskerea berbagaiJose María Etxebarria ikerlariak egin dauen proiektu hau Udalak eta Eusko Ikaskuntzak 2005ean izenpetu eben lankidetza hitzarmenaren frutua da. Lanak hizkuntza ondarearen atal bat gordetea ahalbidetuko dau.
Joxerra Gartziak jaso dau 2009ko Abbadia Saria
2009-12-03 11:32 Euskerea berbagaiUrtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten dauen pertsonaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori. Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea edota gazteen berbakerea landu ditu, besteak beste.
Luis Mari Bandres hil da
2009-12-03 11:01 Euskerea berbagaiUnibersidadeko irakaslea, politikoa eta euskerearen bultzatzaile ezaguna bart gauean hil da, 65 urte zituala. Irakaskuntzan, kulturgintzan zein politikan ibilbide oparoa bete eban Bandresek. Besteak beste, 1970eko hamarkadan unibersidade ikasketak modu ofizialean euskeraz emon zituan lehenengo irakasleetako bat izan zan.
Hainbat ekitaldi Euskerearen Eguna ospatzeko
2009-12-03 09:42 Euskerea berbagaiEkitaldiotako batean, argazki-mosaiko bat eratuko da jentearen argazkiakaz Bilbon. Horretarako, bi stand iminiko dira: bata Arriaga Antzokiaren aurrean eta bestea Moyua plazan. Leku horreetatik pasetan diranei argazki bat atarako jake —egitasmoan parte hartu gura dabenei— eta, gero, mosaiko erraldoi bat osotuko da argazki horreekaz.
'Apelliduak abizendu' kanpainea abiarazoko dabe Gernika-Lumon
2009-11-30 17:42 Euskerea berbagaiAbenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, Euskera Zerbitzuak informazino-mahaiak iminiko ditu kalean eguenean bertan, abizenak zelan euskaldundu azalduko jake herritarrei. 'Oso erraza da, eta horretan lagundu gura dau Euskera Zerbitzuak, bakotxak bere izen-abizenak irakurteko dokumentu eta agirietan, identifikauta sentitzeko eran', azaldu dabe.
Bilboko hainbat taldek Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe Plaza Barrian eta Zazpi Kaleetan
2009-11-30 16:52 Euskerea berbagaiEHE, AEK, Zenbat Gara, Hau Pittu Hau, Altxaporrue, Abante, Algara, Tanttaka, Santutxuko Euskerearen Astea, Bilbo Hiria Irratia, Ibaizabal Telebista, Berbaizu eta Lizardi Mintza Taldea lako alkarteek zenbait ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko uriburuko Plaza Barrian eta Zazpi Kaleetan.
BFA, Bilboko Udala eta Azkue Fundazinoa Euskeraren Nazinoarteko Egunagaz bat
2009-11-30 14:51 Euskerea berbagai'Gazteen artean euskerea sustatu gura izan dogu, era natural batean, hau da, teknologia barrietan, sare sozialetan eta eurei gustetan jaken jarduera batean musikea erabiliz hain zuzen be. Euskereak benetan praktikoa izan gura badau gazteek erabili behar dabe eta horretarako teknologia barrietan egon behar da gazteak teknologoak diralako eta alkarregaz komuniketako zein aisialdirako teknologia barriak erabilten dituelako'.
Nafarroako euskerazko hedabideak, gobernuaren laguntzinorik barik
2009-11-27 13:42 Euskerea berbagai'Nafarroako euskerazko hedabideak gobernuaren laguntzino barik ixtea ez da erabagi teknikoa, erabagi guztiz politikoa baino, helburu garbia dauena: Euskal Komunikabideak gitxiestea, bertako langileak eta ordezkariak mespretxatuz, Nafarroako euskal komunidadea beste behin irainduz eta bide batez legez ezarrita daben betebeharrari uko eginez'.
Badihardugu alkarteak eta Gernika-Lumoko Udalak alkarlanean garatuko dabe 'Euskal Herriko Ahotsak' proiektua
2009-11-27 12:08 Euskerea berbagai'Euskal Herriko Ahotsak' (www.ahotsak.com) proiektuaren helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak batu eta zabaltzea da, hau da, euskal herrietako edadeko jentea alkarrizketatuz, euren euskerea eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.





Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...