Euskerearen Jaia ospatuko da zapatuan Bakion

Bizkaie! 2009-11-11 10:59   Euskerea berbagai

Bakiok Euskerearen Jaia ospatuko dau datorren zapatuan. Egun osoan zehar hainbat ekitaldiz horniduta izango dan jaialdiko unerik biziena eta herrikoiena Zubiaurreko pabiloian egin ohi dan herri bazkaria izango da, edade guztietako euskaltzaleak batuko baitira bertan.

Bakioko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez, egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da Urkitza ikastetxeko gurasoen alkarteak antolaturiko herri krosagaz. Eguerdi aldean umeentzako jokoen gunea zabalduko da Zubiaurrealdean, eta 13:00etatik 14:30ak arte taberna ibiltaria izango da herrian zehar, kantu poteoa eginez tabernarik taberna.

Poteo ibiltaria amaituta, 14:30etan, eguneko hitzordu garrantzitsuenetakoa helduko da, probalekuan egingo dan herri bazkaria, hain zuzen. Jan eta gero, 17:00etan, Kixka pailazoen txandea izango da probalekuan bertan, eta 18:30etan euskal kantuen emonaldi bat izango da

Bazkarian eta ondorengo ekintzetan interesauta dagozanek Kultur Etxean eskuratu ahal izango ditte sarrerak. Hogeita sei urtetik gorakoek 15 euro pagau beharko dabe; 15 urtetik 25 urtera artekoek, 12 euro; 14 urtera artekoak, 10 euro; eta ume txikien kasuan, sarrerea doban izango da, baina ez jake jesarlekurik gordeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu