Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Foruan
2009-10-23 15:21 Euskerea berbagaiUrriaren 31n, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Foruan (Bizkaia), Frantziskotarren eleizan, goizeko 11:00etan.
Getxoko Egizu euskera alkarteak Sendi eta Berbalaguna egitasmoak jarriko ditu martxan
2009-10-16 15:37 Euskerea berbagaiZemenditik aurrera, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jardueren inguruan alkartzea helburu dauen Sendi egitasmoak hainbat tailer antolatu ditu eta, hile horretan baita, Berbalaguna egitasmoari esker euskeraz berba egiteko aukerea izango dabe mintzapraktika landu gura dabenek.
Mintzakide euskerearen erabilerea sustatzeko programea abiarazoko dabe Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak
2009-10-15 15:54 Euskerea berbagaiNobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan.
'Orotariko Euskal Hiztegia' Sareratuz amaitu ditu Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren ekitaldiak
2009-10-15 10:51 Euskerea berbagaiOrotariko Euskal Hiztegiak euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea dau helburu. 1987an argitaratu zan paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dauena hiztegiaren oinarrizko bertsino elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.
Udal euskaltegiak finantzietako sistema barria onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-10-14 10:54 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Udal Euskaltegiek edo euren menpeko entidadeek (udal titularidadea daben euskaltegi publikoek) 2009-2010 ikasturterako diru-laguntzinoak jasoteko bete beharreko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau bart.
'EuskaraGAZ par TE hartuz' jardunaldia esperientziak konpartiduteko eta hausnartzeko erabili dabe
2009-10-13 14:46 Euskerea berbagaiEuskerea, gazteak eta parte-hartzea; hiru alor horreetan izandako esperientziak konpartidu zituen pasa dan astean Durangon alkartu ziran 40 lagun inguruk, Elhuyar Aholkularitzeak antolatutako 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldian.
Nafarroako Euskerazko Hedabideok eretxi publikoari
2009-10-09 11:50 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak bigarren urtez blokeau dau euskerazko hedabideontzako diru-laguntzetarako gordeta egoan partidea. Euskarabideak garagarrilean agindutako 240.000 euroko diru-partidea ezerezean gelditu da, Nafarroako Gobernuaren barruko Institutuak ez dauelako deialdia garaiz argitaratu.
Bilboko Udalak uriko merkatariei zuzendutako euskera ikastaroak jarri ditu martxan, HABEgaz alkarlanean
2009-10-07 18:36 Euskerea berbagaiIkastaroak Biribilko proiektuaren barruan dagoz. Proiektua Euskara Sailak jarri dau martxan, Lan Ekintza udal soziedadearen eta Bilbao Dendak alkarteagaz alkarlanean, bi helburugaz: euskerearen erabilerea normalizetako prozesua uriko merkataritzan bultzatzea eta eskaintzaren eta eskariaren arteko merkataritza komunikazinoan euskerea presente egon daiten saiatzea.
Berbalagun egitasmoa abian Uribe Kostan
2009-10-06 15:02 Euskerea berbagaiIgaz 60 persona inguruk hartu eben parte proiektuan eta euskeraz berba eginez, zaletasunak konpartiduz eta jente barria ezagutuz, euskeraz berba egiteko gaitasuna garatu eben.
Zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gida bat editau dau Getxoko Udalak
2009-10-01 13:54 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak zerbitzua euskeraz emoten daben akademien gidea kaleratu dau eta umeen eta gazteen familiei bialduko deutse, gurasoek eskolatik kanpo euskeraz dagoan eskola-laguntzinoaren eta beste gai batzuen eskaintzea (musikea, pinturea, esku-lanak) ezagutu dagien. Ekimena, Getxon euskera sustatzeko hitzarmen-egitasmoaren (GEHI) barruan dago, Udalak uste baitau garrantzitsua dala umeek eskolatik kanpo egiten dituen jarduerak euskeraz be egin ahal izatea.
Mungiako toponimia zaharra berreskuratuko dau Labayruk
2009-09-30 17:30 Euskerea berbagaiMungiako Udalak lekuen izen zaharrak berreskuratzeko lana emon deutso Labayru Ikastegiari. Lehenengo fasean artxiboetan agertzen diran toponimia guztiak batu ditue Asier Bidartek eta Izaskun Magrok; orain, ahoz manteniduten diranak aztertuko ditue. Horretarako, auzoetako alkarteko kideakaz batuko dira Gabonak baino lehenago inkesta batzuk egiteko amesagaz.
Euskerea, gazteak eta parte-hartzea izango ditue berbagai Durangon urriaren 8an
2009-09-30 13:05 Euskerea berbagaiEuskera, gazteak eta parte-hartzea, horrexek izango dira 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldiko hiru ardatzak. Izan be, Elhuyar Aholkularitzak alor horreetan izandako bizipenak partekatu nahi ditu ganerako eragileakaz.
'Hirekin mundura lelopean', euskerea, ikastolak eta Mikel Laboa bat eginik Donostian
2009-09-28 11:54 Euskerea berbagai'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue.
Euskaltzaindia Etxarri Aranatzen
2009-09-24 11:16 Euskerea berbagaiUrtero legez, aurten be Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, hainbat ekitaldi egingo ditu. Goizean, Akademiaren Euskeraren Historia Soziala egitasmoaren arduradunek eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko udaletxean egingo ditue. Arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.
EHUko ikertzaile batek euskerazko akats sintaktikoak topetako eta zuzentzeko sistemea sortu dau
2009-09-21 15:26 Euskerea berbagai'Saroi' tresna erabilerraza eta malgua da, eta maila desbardinetako hizkuntza-ezaugarriakaz lan egiteko gai da (morfologia, morfosintaxia, sintaxia, etab.). Egilearen esanetan, hizkuntzalaritzarako lan-tresna egokia eta erabilgarria izan daiteke.
Euskerea sustatzeko hainbat ekimen Bermeon
2009-09-21 14:53 Euskerea berbagaiBermeoko Udaleko Euskera Sailak, herriko euskaltegiakaz batera, euskera ikastaro bi eta Berbalagun egitasmoa antolatu ditu. Ikastaroak gurasoei eta etorkinei zuzenduta dagoz eta kolektibo horreek biek daukiezan beharrizanak kontuan izanda antolatu dira, ikasketa prozesuan aurrera egin dagien ordu-kopuru, ordutegi eta matrikula aldetik erraztasunak eskaini gura deutsiezalako antolatzaileek.
'Berbalagun' egitasmoa abiarazo dabe Enkarterrin euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz
2009-09-18 15:13 Euskerea berbagai'Berbalagun' egitasmoaren helburuak bi dira: alde batetik, Enkarterriko euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten dabilzan ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako, ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea.
'Murgiltze Sistemea' da eredurik egokiena da ikasleek bi hizkuntza ofizialak ikasteko
2009-09-17 18:53 Euskerea berbagaiDezimak gora dezimak behera, 2006-2007 ikasturtean Barakaldoko ikasleen % 26,86k baino ez dau ikasi euskalduntzen dauen eredu bakarrean, hau da, D ereduan. Azken urteotan Barakaldoko ikastetxeetatik milaka, gehiengoa, izan dira euskerea menperatu edota jakin barik urten daben gazteak.
Euskerearen ofizialtasuna aldarrikatuko dabe Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak urriaren 24an
2009-09-17 12:33 Euskerea berbagaiEuskal Konfederazinoak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urriaren 24rako mobilizazinoa antolatu dabe Baionan. Deiadar manifestazinoaren leloa da 'Hizkuntza-politika ausarta garatzeko euskereari lege-geriza'. Manifestazioa Xaho kaitik, 17:00etan abiatuko da.
Berbaro Elkarteak 20 urte bete ditu
2009-09-11 10:33 Euskerea berbagai'Euskeraz bizi garenon eta euskerea bultzatzen dogunon bilgunea da Berbaro. Hizkuntzea eta kulturea osotasun baten bi adartzat hartu doguz beti, hizkuntzearen bidez kulturea indartzeko eta kulturearen bidez hizkuntzea indartzeko. Bide horretan aurrera eroan dogun lan egiteko modua euskaldunontzako baikorra eta erdaldunentzako erakargarria gertatu daiten saiatu gara eta saiatzen gara'.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. PaĆs!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...