'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon

Bizkaie! 2010-02-05 14:04   Euskerea berbagai

Getxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.

Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak, Euskeraren Nazinoarteko Eguna dala-eta antolatzen dituan EUSKARA JARDUNALDIetan beti antolatu izan ditu umorezko saioak Umore Jardunaldiak izenburupean.

Oraingoan, jardunaldi horreek Euskerearen Egunaren testuingurutik atara eta izaera propioa emon deutse BARREBARRABARRA izenburua erantsita. Eta izenburuak ondo dinoan moduan 'lortu gura doguna da getxoztarrek barre egitea, ondo pasetea; bestela be nahiko arazo daukaguz eta, beraz, ondo jatorku barre barra-barra egitea', azaldu dau Udaleko euskera teknikari Joxi Arakamak.

Euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan jardunalditxo honeek antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.

Zezeilaren 13an, Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: EUSKARAZETAMOL

'Euskerazatemol, EZ DOK HIRU Bikoteatroak 'DIBERTIMENTUAK' izenez bataiatu dauen trilogiaren azken alea da. Antzezlan horri esker hizkuntzarekin 'ipinita' gagozanean zer egiteko kapaz garan ikusiko dozue. Experimentu zientifiko bat egin dogu, ganera, mega-ikuskizun horretarako behar dogun super-euskerea lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atara euskuen, emonaldi egunetan autotransfusino bat egiteko. Emoitza ikusgarria da, harrigarria. Bueno ba… Ez zaituegu gehiago molestatu gura. Laster arte. Ah! Ahaztu barik, galderatxu bat: zuen antzoki horretan, ez dozue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!'

Martiaren 6an, Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan: XABINAITOR

'Superman, Batman, Spiderman... Superheroi horreen sasoia pasau zan. Orain, gurean... EGA agiria dauen superheroi bakarraren sasoia ailegau da... 8 urtetik 158 urte bitartekoentzako antzerki lana... WAZEMANKeko lan-taldearen eskutik. Geure buruaz barre egitea modukorik ez dagoalako...'

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu