Udaltop II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an

Bizkaie! 2010-02-18 16:55   Euskerea berbagai

Aurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako.

Gaur, hilak 19, Udaltop udaletako Euskera-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu ditue Donostian Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Prentsaurrekoan Estibalitz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskerako zuzendari nagusia eta Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskera zinegotzia izan dira.

II. Udaltop apirilaren 21ean eta 22an izango da eta aurten landuko dan gaia 'Nerabeen aisia eta lagunartea' izango da; esangura horretan, Zer eta zelan egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskera gehiago erabilteko? galdereari erantzuna emoten ahaleginduko dira.

Estibalitz Alkortak adierazo dauenez, 'aurten be Gipuzkoako eta Euskal Herriko udaletako euskera teknikariak alkartzea da helburua, herri erakundeetatik euskerearen erabilera soziaola sustatzeko aurrera eroaten ari garen politikaz hasunartzeko eta eztabaidatzeko'.

Egitarauan jaso diran saioetan, gaur egun nerabeen eta gazteen hizkuntza jokabideez gure gizartean dakigun gzutia batu dala nabarmendu dau euskera zuzendariak. Gainera, igaz bezela, Euskal Herri osoko ekimenen barri izango da jardunaldietan eta Iparraldeko bi ekimen ezagutzeko aukerea izango da: 'Iparraldea 21' eta Glisseguna.

Aurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako. Horren bitartez, antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko hartu-emon eta komunikazino zuzena sustatu nahi izan da. Bestalde, Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horreei esker, Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor. Sare horretan zabaltzen dan informazinoa konpartiduz eta berau sare anitzagoetara zabalduz. Gainera, jarduera horrek bat egiten dau aurtengo topaketen izaereagaz eta maminagaz, nerabeen artean zelan eragin, hain zuzen be.

Igaz legez, webgunean topaketetan aurkeztuko diran ponentziak, hizlarien curriculumak eta hainbat alkarrizketa zintzilikatuko dira aurretiaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu