Datorren ikasturteko ikasle barrien % 75ak D ereduan ikasiko dau

Bizkaie! 2010-02-17 10:15   Euskerea berbagai

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek egin dabe aurrematrikulea Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horreetatik, 18.240 ikasle barriak dira. Ikasle barri horreetatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diran ereduak eskatu ditue.

Behin-behineko datuak jakitera emon ditu Hezkuntza Sailak, izen-emoteak egiteko epea bukatu eta lau egun geroago.

Sailaren datuen arabera, 732 ikasle barrik (2 urtekoak) A eredua (gaztelaniaz) aukeratu dabe, 4.135ek B eredua (elebiduna) eta 13.589k D eredua (euskeraz).

Aurrematrikula kopuruak gora egin dau

Aurten, igaz baino 660 aurrematrikula gehiago izan dira. Ereduetan, A ereduak 144 eskaera gehiago izan ditu, B ereduak 170 eta D ereduak 562.

Holan, D eredua aukeratu dute gehien hiru lurralde historikoetan. Araban 1.387 ikaslek eskatu dabe eredu hori, Bizkaian 6.816k eta Gipuzkoan 5.386k.

Aurrematrikula horreetatik 20.735 zentro publikoetan egin ditue eta 14.759 pribaduetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu