Abizenak euskal grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dau UEMAk
2010-02-05 13:36 Euskerea berbagaiUEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera.
UEMAk 'Guk abizena, zuk?' kanpainea jarri dau martxan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskeraz izan nahi dituenentzat. Holan, Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukerea izango dabe interesatuek. Izan be, udalerrietako telefono listina hartu besterik ez dago ikusteko zenbat eta zenbat euskal abizen dagozan oraindino gaztelaniazko grafiagaz: ch, c, qu eta gui ugari dago oraindino, beste garai baten arrasto baten moduan.
Ekimenaren helburua normalizazinoa besterik ez dala gaineratu dau Iñaki Iturain UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideak: 'Xexpir edo Zerbantes ez jataz bape gustetan. Shakespeare idazten dabe ingelesek eta espainolek Cervantes, nor gara gu horreek berridazten hasteko? Cucuarri be motza iruditzen jat. Baina berba hori bezain motzak dir Aguirre edo Echeverria; euskal abizenak baldin badira, zergaitik ez euskeraz idatzi: Agirre eta Etxeberria? Ingelesak eta espainolak baino gitxiago ete gara, ba?'.
UEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera. Horrezaz gan, herrietako toki esanguratsuetan (udaletxeetan, kultur etxeetan, liburutegietan...) postalak jarri ditue abizenak euskalduntzeko jarraibideakaz.
UEMAk jakinarazo nahi dau, Hego Euskal Herriari jagokonez, UEMAtik kanpoko herrietan be gauza bera egin behar dala abizenak euskal grafiara moldatzeko, eta dei egiten deutse euskaldun guztiei bere izanagaz koherente izan eta abizenak euskeratzeko.
Abizena euskeratzeko hiru pausuak
Abizena euskal grafiara moldatu nahi dabenek hiru pausu honeek emon behar ditue:
1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi dozula.
2. Han emongo deutsuen eskaera orria zure datuakaz bete.
3. Agiri honeek eroan:
* Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu.
* Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria.
* Errolda agiria.
* Ezkonduta bazagoz edo seme-alabarik badaukazu, familia liburua.
* 16 urtetik gorako seme-alabarik badozu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!