Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2009-06-24 14:14   Euskerea berbagai

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zan atzo, 2009ko bagilaren 23an, 81 urte zituala. Bihar, edo datozen egunotan, lurra emongo deutsie haren jaioterrian, Kuybishev-en.

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zan atzo, 2009ko bagilaren 23an, 81 urte zituala. Bihar, edo datozen egunotan, lurra emongo deutsie haren jaioterrian, Kuybishev-en.

Yuri Vladimirovich Zytsar Kuybishev-en, Volga ibaiaren ondoan, jaio zan, 1928. urtean. Ohorezko euskaltzaina zan, 1992ko zezeilaren 1ean izentaua.

Gazterik hizkuntzalaritzan sakondu eban, eta frantsesa, alemana eta ingelesa ikasi zituan. Ezkondu eta gero sobietar gobernuak Vietnam-era bialdu eban, frantses hizkuntzea irakasteko. Vietnamgo Akademiak ohorezko kide moduan onartu eban.

Jaioterrian Institutuko zuzendaria izan zan, hainbat urtetan. Siberiako leinuek erabilten zituen zenbaki-sistemak aztertzen ibili zan. Gero euskerearen barri izan eban, eta ikasteari ekin eutson. Hain zuzen be, euskereari buruz egin eban tesia 1955ean, Leningradon.

Euskereagazko bere interesa ikusita, Tbilisira bialdu eben, euskerearen ikasketak sendotzeko eta berpizteko. Garai haretan Georgiako Errepublika Sobietarreko Hizkuntza Akademiak baeukan euskereari emondako atala. Gabriel Arestiren 'Nire aitaren etxea' garai haretan itzuli eban errusierara eta bere ikasleek Kaukasoko hainbat hizkuntzatan itzuli eben poema bera. Tamara Makharoblidzek, berbarako, georgieraz jarri eban bertsinoa.

Koldo Mitxelenagaz gutun bidezko hartu-emon luze eta emonkorra izan eban. Mitxelenaren bitartez, hain zuzen hasi zan Euskera eta Fontes Linguae Vasconum aldizkarietan artikuluak argitaratzen.

1982an, Eusko Ikaskuntzak antolatutako Biltzarrera konbidau eben, Shota Dzidziguri-gaz batera, Zytsar, Biltzar horretan, Sobiet Batasuneko ordezkaria izan zalarik.

1990ean, Georgian gerrea zala eta, alde egin eta Petersburgora aldatu zan; bertako Tekhnichiski Universitet-en irakasle izan zan, besteak beste euskerea irakatsi eta ikasleak euskerearen harira bideratzen zituan, doktorego tesia alor honetan egin eien. Jubilau arte (1995ean) jarraitu eban postu honetan.

Ukrainako Akademiak be ohorezko kide izentau eban. Azken urtean gaixotasun luze baten ondorioz ezin izan dau lanik egin, eta ehunka proiektu geratu jakoz amaitu barik.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean, Zytsarren honako artikuluak irakur daitekez:

* 'Euskal deklinabidea'.
* 'Escalera de compuestos de tipo mujer-criatura en el vasco'.
* 'Quelques comparaisons kharthvélo-basques du domaine du lexique de l'élevage'.
* 'Reconstrucciones en el dominio del culto a la luna y a las animas (para la etimología del vasco 'argizagi')'.
* 'Sobre el pasivo vasco'.
* 'Sobre el rema del vasco'.
* 'Sobre los geminados semánticos de A. Tovar'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu