'Marigoran kikunbera' lelopean, Ibilaldia 2010 Bermeon

Bizkaie! 2009-06-24 10:50   Euskerea berbagai

'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskerea'. Horixe da 2010eko maiatzaren 30ean Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren leloaren azalpena.

Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE), Bermeoko Eleizalde Ikastoleak eta Bermeoko Udaleko ordezkariek datorren urtean Bizkaiko kostaldeko herrian ospatuko dan Ibilaldia aurkeztu dabe bart iluntzean. 'Marigoran kikunbera' lelopean, 2010eko maiatzaren 30ean egingo dan jaiak helburu bi ditu: batetik, Eleizalde Ikastolearen proiektua ezagutarazotea eta, bestetik, ikastolearen azpiegiturea barriztetako dirua lortzea. Ekitaldian, BIEko zuzendari Manu Aurrekoetxea, ikastolako zuzendari Aintzane Egaña eta presidente Markel Goikoetxea, eta Bermeoko alkate Xabier Legarreta izan ziran, besteak beste.

'Ibilaldia 2010 Bermeon egiteak euskeraren aldeko sentsibilizazinoa sendotzen lagunduko dau hainbat esparruko eragileak alkarlanean egongo diralako. Ibilaldia lagungarri izango jako Bermeori euskeraz egiten jarraitzeko eta bizibarritzeko kontzientzia hartzeko', zehaztu dabe BIEko iturriek.


'Marigoran kikunbera'

'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastolea, kulturea, izartu eta euskerea', azaldu dabe ikastolako ordezkariek.

Oraindino asko falta da datorren urteko maiatzaren azken domekara arte, '40.000 ordu inguru', baina lan-taldea osotuko daben bi mila lagun honezkero beharrean hasita dagoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu