'Eta Kitto!' aldizkariak eta Euskaltelen kable optikoko kanpaineak jaso ditue Ukan 2008 sariak

Bizkaie! 2009-02-03 10:23   Euskerea berbagai

Eibarko 'Eta Kitto!' aldizkariak jaso dau 2008ko Ukan saria Barrikuntzearen arloan eta Dimension agentziak sorturiko Euskaltelen kable optikoko kanpainak Publizidadearen arloan. Ganera, Dermitek klinika dermatologikoaren euskerazko publizidadeak aitamen berezia jaso dau.

Eibarko 'Eta Kitto!' aldizkariak jaso dau 2008ko Ukan saria Barrikuntzearen arloan eta Dimension agentziak sorturiko Euskaltelen kable optikoko kanpainak Publizidadearen arloan. Ganera, Dermitek klinika dermatologikoaren euskerazko publizidadeak aitamen berezia jaso dau.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan dira sariak emoteko arduradunak. 'Eta Kitto!' aldizkariaren izenean Juan Barahona zuzendariak eta Koldo Mitxelena koordinatzaileak jaso dabe Ukan saria. Nerea Landa Dermitekeko zuzendariak eta Aitor Markaida Euskalteleko Marketing zuzendariak be jaso ditue euren sariak.

Baztarrikak azaldu dauenez, 'edukien eta egituren etenbako hobekuntzeagaitik' emon jako Ukan saria 'Eta Kitto!' aldizkariari. Euskaltelek eta Dermitekek, barriz, 'euskeraz pentsau eta diseinautako publizidade kanpainen sormenagaitik' lortu dabe saria.

Hizkuntzearentzat 'komunikabideetan espazioa izateak dauen garrantzia' nabarmendu dau Azkaratek. Saridunen lana eskertu dau eta lan horren onuradunak, erakunde horreekaz batera, 'euskerea eta herritarrak' dirala gogoratu dau. Kultura sailburuak azpimarratu dau 'euskerearen normalizazinoaren prozesuan emoten diran aurrerapausuak gizartearen kohesinoaren alde emoten diran aurrerapausuak' dirala.

Bestalde, Baztarrikak barrikuntzearen eta 'euskerearen esparru guztietan eta, batez be, euskerearen moteltasunak apurtzearen' garrantzia nabarmendu dau, 'aurrerapenaren pizgarria dalako edonoiz'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu