'Haizea alde baita', Herri Urrats'09 Bidarteko ikastolea egiteko

Bizkaie! 2009-04-29 10:24   Euskerea berbagai
Maiatzaren 10ean, Senperen da hitzordua

Bidarten ikastolea zabaltzeko batu nahi dau aurten dirua Herri Urratsek, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako ikastolen aldeko XVI. jaialdiak. Hain zuzen, Bidarteko herritar batek lurra itxita egingo dabe han ikastolea. Edozelan be, Ortzaizekoa (Behe Nafarroa) barritzeko be erabiliko dabe dirua.

Bidarten ikastolea zabaltzeko batu nahi dau aurten dirua Herri Urratsek, Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako ikastolen aldeko XVI. jaialdiak. Hain zuzen, Bidarteko herritar batek lurra itxita egingo dabe han ikastolea. Edozelan be, Ortzaizekoa (Behe Nafarroa) barritzeko be erabiliko dabe dirua.

Maiatzaren 10ean izango da aurtengo jaia Senpereko lakuaren inguruan (Lapurdi), 'Haizea alde baita' lelopean. Goizeko 10:00etan egingo dabe zabaltze ekitaldia eta, ondoren, era guztietako ekitaldiak ez dira faltako (musikea, umeen txokoa, ikuskizunak...)

Bien bitartean, Seaska Frantziako admnistrazinoagaz negoziazinoetan dago ikastolen baldintzak hobetze aldera, eta egunotan adierazo dabe Herri Urratsen aurretik beste batzar bat egingo dabela Parisen, izan be, maiatzaren 10eko Herri Urrats jaiaren aurretik idatzizko akordioa lortzea da asmoa.


Ipar Euskal Herrian lehen ikastolea sortu zanetik, berrogei urte pasau dira

Berrogeigarren urtemugea ospatzen ari da aurten Seaska, eta urteurrenaren harian, ekitaldi ugari antolatu ditu ikasturtea amaitu artean.

Izen eta toki ugari etorri dira gogoetara oroitzapenaren eskutik. Argitxu Nobliak behin eta barriro azaldu dau zelan sortu zan Arrangoitzen (Lapurdi) lehen ikastolea 1969an. Libe Goñi lehen andereñoak garaiko neke eta ilusinoen lekukotasuna azaldu dau. Ikastoletako sortzaileen adibidea adierazgarria da; Gexan Alfaro izan zAn sortzaile taldean. Gaur egun, haren seme-alabak Seaskako ikastoletako irakasle dira, eta euren umeak ikasgeletan dagoz, hirugarren belaunaldiaren lekukotasuna.

Ama eskolak edegi zituen lehen familietatik hasita, ikastolen taldea sendotuz joan zan, eta lehen mailen erronkea gainditu eben, eskuin-ezker ikastola barriak sortuz. Halan da be, 15 urte behar izan ziran bigarren maila zabaltzeko. Funtsezko urratsa zan hori, unibersidadera artekoa euskeraz ikastea bermatzen zalako.

Zailtasunak zailtasun, Frantziaren eta Seaskaren arteko lehen hitzarmena 1983an gauzatu zan. Urtebete geroago antolatu zan lehenengoz Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia eta 10.000 lagun hurreratu ziran.

Hortik aurrera, urrats handiak egin dira. Horren froga nabarmena da murgiltze ereduaren errealidadea. Lehen maila emoten da 21 ikastolatan; hiru kolegio dagoz, eta lizeo bat. Danetara, 2.500 ume dagoz gaur egun Seaskan. Edozelan be, murgiltze eskaria zabaldu ahal izateko, irakasle postuak emoteko sistemea eta eraikuntzak dira trabarik handienak. Frantziako Hezkuntzak ez du onartzen murgiltze sistemea. Legez ezin da orduen parekotasuna hausi eredu elebidun publikoan. Presinoen ondoren 'salbuespen esperimentalak' egingo dituala onartu arren, Frantziako Hezkuntza ez dago eredua aldatzeko prest, eta murgiltze ereduaren zabalpena ikastolen esku gelditzen da. Gaur egun, Seaskak bere gain hartzen ditu Frantziako Hezkuntzak pagau gura ez dituan 14,5 irakasle lanpostu, 300.000 euro inguru.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu