Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin dabe Gasteizen

Bizkaie! 2009-04-27 11:09   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun-ekitaldia Gasteizen egin dabe, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, Akademiak hasierea emon eutson urteurrenaren ospakizunei. Gasteizen izan dan ekitaldiaren ostean, datozan hilabeteotan gainontzeko lurraldeetan be ospatuko dau Euskaltzaindiak bere urtemugea.

Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun-ekitaldia Gasteizen egin dabe, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, Akademiak hasierea emon eutson urteurrenaren ospakizunei. Gasteizen izan dan ekitaldiaren ostean, datozan hilabeteotan gainontzeko lurraldeetan be ospatuko dau Euskaltzaindiak bere urtemugea.

Andres Urrutia euskaltzainburuak berba honeek esan ditu harrera moduan: 'euskera beharko dogu izan, pentsamolde desbardinen ganetik, arabarren eta guztion hizkuntza estimadu eta erabilia, nork bere burua, baztertuta baino, gizartean barruratuta eta errotuta ikus dagian'.

Urrutian berben ostean, Patxi Uribarren euskaltzainak euskereak Araban izan dauen garapen historikoaren ganeko gogoeta laburra egin dau: 'historikoki, etxe-sakabanaketeak, inmigrazinoak eta gazteleraniazko eskolatzeak euskeraren garapena mugatu dabe. Halan da be, ezin daiteke ukatu Araba euskalduna izan zala; Lazarraga, Betolaza, Barrutia edota Ullibarri idazleen lekukotzak dira horren adierazgarri'.

Urteurrenagaz bat etorrita, Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Onomasticon Vasconiae bildumearen 27. eta 28. liburukiak, Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza) be aurkeztu ditue. Elena Martinez de Madina eta Jose Luis Lizundia izan dira liburuen arduradunak baina, eurakaz batera, José Antonio González Salazar, Juan José Galdos, Montserrat Ocio eta Blanca Rescalvo ikertzaileek osotutako taldeak egin dau lan.

Toponimiaren gaiari oratuta, Manu Ruiz Urrestarazuk euskaltzainak Arabako toponimiaren azterketea egin dau bere berbaldian, eskualdetik eskualdera dagozan alde eta berezitasunak nabarmenduz. 'Geografiaren arabera, Nafarroa, Gipuzkoa zein Bizkaiko euskalkien eragina antzemoten dan arren, arabar toponimiak izaera propio eta aberatsa agertzen du, kultura-muga bati jagokona, hain zuzen be', esan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu