Euskereak 300.000 elebidun irabazi ditu azken 25 urteotan

z 2009-04-27 12:41   Euskerea berbagai

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.

IV. mapa soziolinguistikoaren ondorio nagusietakoa da hori. Oraintsu aurkeztu dabe mapea Miren Azkaratek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako kideek: Patxi Baztarrika sailburuordeak, Erramun Osa koordinazio zuzendariak eta Jon Aizpurua plangintza eta ikerketa arduradunak. 1981eko biztanleria datuakaz egin eban Jaurlaritzeak I. mapa soziolinguistikoa. IV. mapea osotzeko, barriz, 2006ko biztanleria datuak erabili ditue 5 urtetik gorako biztanleak kontuan hartuta.

Patxi Baztarrikaren berbetan, 'elebitasuna orain hogeita bost urte baino indartsuago dago gure artean. Gaur egun, herritarren % 37,5ek dakie ondo euskeraz, eta orain 25 urte, % 22k bakarrik'. Erdaldun elebakarren kopurua % 45era bajau dala be jakinarazo dau.

Elebidunen hazkunde handiena gazteen artean emon da, izan be, 15 urtetik beherakoen % 75ek dakie euskeraz (1981ean % 20 ziran). Era berean, 35 urtetik beherako elebidun gehienek % 59k eskolan edo euskaltegian ikasi dabe euskeraz, eta, gehienentzako, gaztelania da lehen hizkuntzea. Horrezaz gan, 'lurralde, eskualde eta udalerrien aniztasun soziolinguistikoa' be esanguratsua dala adierazo dau Baztarrikak. Elebitasuna inguru urbanoetan hazi da gehienbat.

Ganerrakoan, 'esparru publikoan lekua irabazten ari da euskera, ez, ostera, etxean edo familian'. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren % 78,5ek gehienbat gaztelania erabilten dabe etxean; % 13k euskerea erabilten dabe batez be; % 8,4k biak erabilten ditue. Etxean euskerea erabilten dabenen kopurua ez da hazi 15 urtean. Horretan eragin zuzena dabe ingurune soziolinguistikoak eta euskerea lehen hizkuntza izateak, Baztarrikaren esanetan. Euskerearen erabilerea indartzeko, gizarteak euskerea 'bere egin' behar dauela, eta ahalik eta adostasun handienean oinarritutako politikak behar dirala ohartarazo dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu