Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaz gogoetea egiteko jardunaldiak Bilbon
2009-04-15 17:24 Euskerea berbagaiEuropako Kontseiluak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Guggenheim Museoan apirilaren 20 eta 21erako, 'Lorpenak eta desafioak' izenburupean, aurten hamar urte beteten dituan gutun europarraren inguruan hausnarketea egiteko asmoz.
Europako Kontseiluak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Guggenheim Museoan apirilaren 20 eta 21erako, 'Lorpenak eta desafioak' izenburupean, aurten hamar urte beteten dituan gutun europarraren inguruan hausnarketea egiteko asmoz.
Alberto Lopez Basaguren Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Kontseiluko kideak eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu ditue gaur prentsaurrekoan jardunaldiak.
Lopez Basagurenek azaldu dauenez, gogoetarako balio izateaz gan, jardunaldietan zehar Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 21 aditu batuko dira Bilbon, adituek eurek ezarritako erronketan herrialdeek izan daben bilakaerea aztertzeko asmoz.
Bestalde, Baztarrikak nabarmendu dau euskal instituzinoek euskerearen hizkuntz garapenaren aldeko konpromiso sendoa agertu dabela, horretarako politika eta neurri zehatzak hartuz. Gainera, Eusko Jaurlaritzeak, Gutunaren adituen batzordeak ezarri eutson betebeharretako bat bete dauela azpimarratu dau, hau da, kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak bermatzeko Dekretua.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak beharrezkotzat jo dau Estadu mailan legezko neurriak hartzea epaileen eta fiskalen sektorean bi hizkuntzen (euskerea eta gaztelania) ezagutza praktiko nahikoa daben langileen kopuru egokia izan daiten. 'Azken finean, herritar guztiek berea daben hizkuntz aniztasuna modu positiboan hartzera bideraturiko pedagogia sozial bat garatu beharko leuke Estaduak', adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!