Google euskeraz
2009-04-03 12:16 Euskerea berbagaiAurrerantzean, euskerazko dokumentu, bideo eta soinu artxiboen kalidadezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzeak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpreseak gaur, apirilak 3, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan sinatu daben Google euskeraz akordioari esker.
Aurrerantzean, euskerazko dokumentu, bideo eta soinu artxiboen kalidadezko bilaketak egin ahal izango dira Eusko Jaurlaritzeak, EITB Taldeak, Googlek eta Espressive SL enpreseak gaur, apirilak 3, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan sinatu daben Google euskeraz akordioari esker.
Aurkezpen ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria, Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Espressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.
Internet euskeraz erabilten daben erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskerazko edukiak topetako kalidade handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Horrezaz gan, posta elektronikoa eta bulegotik aplikazinoak be euskaraz erabili ahal izango ditue enpresek.
Gainera, multinazionalak eskaintzen dituan hainbat zerbitzuk, tartean gmail, euskerazko bertsinoa izango dabe. Geroago etorriko dira egutegia, argazkiak eta aplikazino ofimatikoak.
Datozen bi urteetan, besteak beste, gmail posta elektronikoko tresna euskeratuko dabe, eta GSA (Google Search Appliance) tresna erabiliz informazinoa indexatzeko proiektua jarriko dabe abian. Era berean, Google Apps zerbitzuak enpresen eskura jarten dituan beste baliabide batzuk be euskerearen esparrura hurreratuko dira.
Sarean gehien erabilten diran hizkuntzen artean euskerea kokatzea da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen helburu nagusia. Bestalde, euskerazko informazinoa Interneten zabaltzea ahalbidetuko dau akordio honek.
EITB, euskerazko eduki multimedien lehen produkrorea dan neurrian, zerbitzu honeek bereganatzeko ahalegin aitzindariari batuko jako. Edukien produkzino propioari esker, komunikazino euskarri barrietan euskerazko edukiak eta zerbitzuak sustatu eta indartuko ditu. Ganera, euskerazko edukiak zein zerbitzuak multinazional amerikarraren zenbait produktutan (Youtube, Books, Maps, Earth edo Blogger) ezartzearen alde egingo dau lan.
Googlen ekarpena, barriz, euskerazko 585.000 gmail kontu izango da. Horregaz batera, Google Search Appliance teknologia erabiliz Euskerazko Bilatzaile Orokorra garatuko dau. Bost miloe dokumentu indexatzeko ahalmena izango dau tresna horrek, eta behar beste handitu daiteke. Bilatzaile honi esker internautek euskerazko edukiak modu bizkor eta eraginkorrean topauko ditue.
Googlen euskerazko tresna eta zerbitzu barriak gehitzeko plangintzan, Expressive SL euskal enpreseak, multinazional amerikarragaz batera, ezartze eta aholkularitza lanak egingo ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!