Topaguneak Zuzendaritza Batzorde eta bazkide barriak ditu

Bizkaie! 2009-04-06 10:43   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak urteko batzar nagusia egin dau Iurretan. Hego Euskal Herriko 93 euskera alkarte batzen dituan federazinoaren batzarrak lau puntu nagusi izan ditu: datozan hiru urteotarako planaren aurkezpena, 2008ko jarduerearen errepasoa, 2009ko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta Zuzendaritzea barritzea.

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak urteko batzar nagusia egin dau Iurretan. Hego Euskal Herriko 93 euskera alkarte batzen dituan federazinoaren batzarrak lau puntu nagusi izan ditu: datozan hiru urteotarako planaren aurkezpena, 2008ko jarduerearen errepasoa, 2009ko Kudeaketa Planaren aurkezpena eta Zuzendaritzea barritzea.


Euskera Alkarteen funtzinoa zaharbarritzea

Topaguneak hurrengo hiru urteetarako barruko hausnarketa prozesu parte hartzailea jarriko dau martxan. Bazkideakaz landu gura daben gogoetearen oinarria Euskera Alkarteek hizkuntza komunidade antolatuaren gune modura daben funtzinoa barritzea eta aldarrikatzea izango da. Helburu nagusi hori aintzat hartuta, Hizkuntza Politikearen oinarriak, parte hartzea eta sentsibilizazinoa moduko gaiak izango dira aztergai prozesu horretan.


Zuzendaritza Batzordea

Estatutuetan agindutakoari jarraituta, Federazinoaren Zuzendaritza Batzordea barritu egin da: Durangoko Berbaro Alkarteko Ione Narbaiza, Araitz-Beteluko Mailope Elkarteko Urko Aristi eta langileen ordezkaria zan Aritza Escandon Zuzendaritzatik urten eta, euren partez, Berbaro Elkarteko Nahia Zarzosa eta langileen ordezkari barria dan Amaia Alberdi arituko dira aurrerantzean.

Federazinoaren presidentetza, barriz, Azkoitiko Maxixatzen alkarteko Karmen Irizarrek barritu dau beste hiru urterako.


Bazkide barriak

Federazinora batzea eskatu daben bost alkarte barri izango dira aurrerantzean Topagunean: Egizu Getxo Euskaldun alkartea (Getxo), Alozo alkartea (Zeanuri), Berbalamiñe alkartea (Leioa), Xaloa telebista (Baztan-Malerreka-Bertizarana)eta Xorroxin alkartea (Baztan-Zugarramurdi-Urdazubi-Malerreka-Bertizarana-Bortzirieta)

Bazkide barriak kontuan izanda, danetara, 93 alkartek osotzen dabe Topagunea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu