Bizkaian dabil gaur Korrika

Bizkaie! 2009-04-03 12:52   Euskerea berbagai

Bizkaiko uriburura arratsaldeko 18:30ak inguruan helduko da Enekuritik eta han lau orduz ibiliko da lekukoa. Ia 90 aldiz aldatuko da eskuz. Komite internazionalistek egingo dabe uriburuko lehen kilometroa (1981).

Atzo Gipuzkoan zehar ibili ostean, Deba eta Mutriku zeharkatu ondoren, Ondarroatik sartu da Korrika Bizkaian goizaldean. Lea-Artibai eta Busturialdea igaro ditu, Ea, Ibarrangelu, Elantxobe, Nabarniz, Ereño, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Ajangiz, Gernika, Foru, Murueta eta beste hainbat herri bisitau ondoren, Mungia aldera joko dau, eguerdi partean heltzeko.

Bazkalostean Lemoiz, Gorliz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta... bisitauko ditu, eta handik Bilborantz joango da Korrika. Bizkaiko uriburura arratsaldeko 18:30ak inguruan helduko da Enekuritik eta han lau orduz ibiliko da lekukoa. Ia 90 aldiz aldatuko da eskuz. Komite internazionalistek egingo dabe uriburuko lehen kilometroa (1981) eta, beste askoren artean, ondokoek beteko ditue kilometroak: Bizkaiko Foru Aldundia, Bertsozaleen Elkartea, Etxerat, Iniciativa gitana, Bilboko Udala, Berbalaguna, sindikatuak, Athletic futbol taldea, Bilboko konpartsak, AEKren Lizardi euskaltegia bere 25. urteurrenean, Anitzak... Gaueko hamarrak eta laurenak aldera eta 2042. kilometroan agurtuko dau Korrikak Bilbo, Enkarterrin sartzeko. Edozelan be, gura dauenak aukerea izango dau korrika egin ondoren, Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean hamarretatik aurrera egingo dan Korrika jaian parte hartzeko. Bertan Bertso Hip-Hop multimedia ikuskizuna eskainiko da doban.

Domeka eguerdian, barriz, Euskal Herrian zehar 2504 kilometro egin ostean, Gasteizen amaituko da 16. Korrika.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu