Eusko Jaurlaritzeak 1,8 miloe euro bideratuko ditu HABEren eta bere baliokiodeetako euskera ikasleentzat

Bizkaie! 2009-07-10 11:19   Euskerea berbagai

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu ditue diru-laguntzak. Laguntza honeekaz, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuen % 75era arte diruz lagundu nahi da.

Eusko Jaurlaritzeak 1.850.000 euro zuzenduko ditu urte honetan HABE erakundearen edo bere baliokideen euskaltegietan 2008-2009 ikasturtean euskerearen gaitasun maila egiaztatzeko azterketak gainditu dituen ikasleen laguntzetarako.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu ditue diru-laguntzak. Laguntza honeekaz, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuen % 75era arte diruz lagundu nahi da.

Urgellek gogoratu dau urte honetarako aurrekontuen negoziazinoaren ondoren, Eusko Jaurlaritzeak euren euskera maila egiaztatzen daben ikasleentzako laguntzetara bideratuko dauen dirua 1.300.000 eurotik 1.850.000 eurora joango dala ikasturte honetan.

Kultura sailburuak azaldu dauenez, euren euskera maila egiaztatuko daben ikasleen hazkundeari aurre egiteko igon da diru kopurua, 3.900 persona inguru izango baitira.

Deialdia irailaren 8tik urriaren 7ra egongo da zabalik, eta diru-laguntza eskabidea Internet bidez egin ahal izango da. Gainera, Urgellek iragarri dau Jaurlaritzearen asmoa dala emondako laguntza guztiak urtea amaitu aurretik banatzea.

2008ko apirilaren 8tik 2009ko abuztuaren 31ra arte euskaltegiren batean matrikulauta egon diran eta 2008ko irailaren 1 eta 2009ko abuztuaren 31 bitartean HABEren edo bere baliokideen euskera mailak egiaztatu dituen ikasle guztiek eska leikiez diru-laguntzak. Era berean, ikasleek gastuak pagauta izan beharko ditue laguntzak jaso ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu