Europako Batzordeak 'erasmus' ikasleek euskeraz ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2009-07-06 17:38   Euskerea berbagai

Etengabeko Ikaskuntzaren Programako Batzordeak aitatutako hiru hizkuntzak Erasmus programan eskaintzen diran hizkuntza-ikastaro trinkoen hizkuntza-zerrendan barneratzeko erabagia hartu dau. Neurria 2010-2011 ikasturtetik aurrera izango da indarrean.

Europako Batzordeak euskera, katalan eta galizierazko ikastaro trinkoak finantzatuko ditu 2010-2011 ikasturtetik aurrera, hizkuntza horreek erabilten diran unibersidadeetara doazen Erasmus ikasleentzat, Europar Batzordeko iturriek jakinarazo dabenez.

Etengabeko Ikaskuntzaren Programako Batzordeak aitatutako hiru hizkuntzak Erasmus programan eskaintzen diran hizkuntza-ikastaro trinkoen hizkuntza-zerrendan barneratzeko erabagia hartu dau. Neurria 2010-2011 ikasturtetik aurrera izango da indarrean.

Orain arte, Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak barneratzen ziran (ingelesa, frantsesa, gaztelania eta alemanera kenduta, gehien erabili eta irakasten diran hizkuntzak diralako) eta, horreekaz batera, islandiera, norvegiarra eta turkiera. Aurrerantzean, hizkuntza gehiagotan egindako ikasketak egongo dira diruz lagunduta.

Aurreko ikasturteetan, Erasmus ikasle gehien jaso dituen unibersidade europarren zerrendan, Euskal Herriko Unibersidadea (EHU) lehenengo 50en barruan dago. Katalanari jagokonean, zerrendako lehenengo hamar unibersidadeen artean dagoz Universitat de Valencia (UV), Universitat Politecnica de Valencia (UPV), Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelona (UB).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu