Bizkaiko hainbat kirolari euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2009-07-09 11:42   Euskerea berbagai

Egitasmoaren helburu nagusia da gure hizkuntzearen erabilerea sustatzea kirol esparruan, batez be, eskola giroko kirolaren esparruan. Kontuak kontu, kanpainea urrian kaleratuko dan arren, sasoi honetan hasi dira ‘berotze-lanak’. Bart, luzatze-ariketei buruzko argazki-saio bat egin da Aixerrota boleibol-taldeko neskakaz.

Kirol-jardueran euskerearen erabilerea indartzea helburu dauen egitasmo bat abiarazo dau Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak. Egitasmo horretan, Bizkaiko hainbat kirolarik parte hartuko dabe, besteak beste, Koikili Lertxundi eta Iraia Iturregi Athletic-eko futbolariek, Izortz Zabala arraunlariak, Imanol Agirre eta Oier Zearra pilotariek, Sheila Alaña eta Javi Salgado saskibaloiko jokalariek eta Aixerrota boleibol-taldeko neskek.

Alkarbide Bizkaiko lurralde historikoko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuak batzen dituan bilgunea da eta egitasmoa euskera zerbitzu horreen ekimenez gauzatu da, batez be, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren ekimenez.

Egitasmoaren helburu nagusia da gure hizkuntzearen erabilerea sustatzea kirol esparruan, batez be, eskola giroko kirolaren esparruan. Kontuak kontu, kanpainea urrian kaleratuko dan arren, sasoi honetan hasi dira ‘berotze-lanak’. Bart, Molde Grafica Comunicacion enpresearen eta Lucho Rengifo argazkilariaren eskutik, luzatze-ariketei buruzko argazki-saio bat egin da Aixerrota boleibol-taldeko neskakaz eta gaur, barriz, garagarrilak 9, eguerdiko ordu batetik aurrera, Koikili Lertxundi eta Iraia Iturriagaren txandea izango da Bizkaia zubian, Areetako (Getxo) aldean, eta arratsaldeko lau eta erdietan, Oier Zearra eta Imanol Agirre pilotariak izango dira protagonista Bilboko Guggenheim museoan. Garagarrilaren erdialdetik aurrera, Javi Salgado eta Sheila Alaña saskibaloi jokalariek eta Izortz Zabala arraunlariek hartuko dabe lekukoa.

Beste alde batetik, Bizkaiko bertsolari ospetsu batzuek be parte hartuko dabe kanpaina honetan. Bertsolariek kirolariei adorea emoteko erabilten diran oihuak grabauko ditue eta doinuak eskuko telefonoan kargau ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu