'Euskararen hitz politena' lelopean ospatuko dau Eusko Ikaskuntzeak aurtengo Euskerearen Eguna

Bizkaie! 2010-11-05 15:07   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzeak 1949tik bultzatzen dauen egitasmoa dala eta, Gazteria Sailak goiburua aukeratzeko proposamen onena saritzeko ekimena antolatu dau aurten sarean. Azkenean, 28 urteko Blanca Lopez de Juan Abad gazteiztarra izan da irabazlea.

Eusko Ikaskuntzeak aukeratu dau abenduaren 3an ospatuko dan Nazinoarteko Euskeraren Eguneko kanpainaren goiburua: Euskararen hitz politena. Eusko Ikaskuntzeak 1949tik bultzatzen dauen egitasmoa dala eta, Gazteria Sailak goiburua aukeratzeko proposamen onena saritzeko ekimena antolatu dau aurten sarean.

Azkenean, 28 urteko Blanca Lopez de Juan Abad gazteiztarrak irabazi dau ekimena, Euskararen hitz politena ideiagaz. Gazteak proponidutako proiektuaren helburuak honeek dira: euskerearen inguruan gogoetea egitea, erabilerea bultzatzea, euskaldun izaerea azaleratzea, parte-hartzea bultzatzea eta euskal komunidadea teknologia barrien bidez bultzatzea. Ganera, emozioak sortu gura ditu.

Eusko Ikaskuntzako iturriek jakinarazo dabenez, Euskararen hitz politena kanpainea garatzeko plataforma birtuala egokitu da, gura dabenek proposamena egin dagien euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez. Ganera, ekarpena ixten dabenen artean Kukuxumusuk egunerako berenberegi diseinautako kamisetak zozketatuko dira.

Kanpaina honegaz euskal munduko pertsonaia adierazgarriek bat egingo dabe euren berben ekarpenagaz, besteak beste, Bernardo Atxaga, Benito Lertxundi, Pedro Miguel Etxenike, Mikel Urdangarin, edo Lourdes Oñederrak. Kanpainearen soinu-bandea Mikel Laboaren Gure hitzak kantua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu