Euskera gizartean zelan sustatu aztertzeko foro bat egingo da Gasteizen zemendian
2010-10-26 12:41 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Arabako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuak foro bat antolatu dabe zemendiaren 14 eta 20rako, Gasteizko Artium Museoan, euskera gizartean sustatzeko 'gakoak' diran ekimenak aztertzeko helburuagaz.
Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Arabako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuak foro bat antolatu dabe zemendiaren 14 eta 20rako, Gasteizko Artium Museoan, euskera gizartean sustatzeko 'gakoak' diran ekimenak aztertzeko helburuagaz.
Topaguneak adierazo dauenez, ekimen horreen artean dagoz kultura-jarduerak, mintzapraktikako programak eta umeen eta gazteen aisialdirako eskaintzea. 'Esparru horreetan arrakastea izan daben esperientziak alkartrukatuko dira, eta aldi berean, euskaldunek esperientzia horreetan eragiteko dituen beharrak, aukerak eta moduak argitzen saiatuko gara', ganeratu dau.
Antolakuntzearen arabera, jardunaldiek 'Arabako euskaldunen arteko esperientziak eta eretxiak alkartrukatzeko foro bat izan gura dabe, euskerearen inguruko aukera eta erronka barriak baloretako eta eragile desbardinen artean alkarlanaren beharra agirian ixteko, herritarren betebeharra eta protagonismoa azpimarratuz'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!