Euskerea erakundeetako informazino eta komunikazino teknologietan txertatzen laguntzeko jardunaldiak antolatu ditue
2010-11-10 13:03 Euskerea berbagaiEuskalitek eta Innobasquek alkarregaz antolatu daben Kalidade eta Bikaintasunaren Europar Astean parte hartuko dau Ziurtagiriaren Elkarteak, eta 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' izenburupean jardunaldia antolatu dau eguenerako, zemendiak 11, Gasteizen.
Euskalitek eta Innobasquek alkarregaz antolatu daben Kalidade eta Bikaintasunaren Europar Astean parte hartuko dau Ziurtagiriaren Elkarteak, eta 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' izenburupean jardunaldia antolatu dau eguenerako, zemendiak 11, Gasteizen.
Jardunaldi honeen helburua izango da partaideek euskerea euren erakundeetako informazino eta komunikazino teknologietan txertatzen ikastea eta ikaskuntza horretan modu aktiboan parte hartzea, Ziurtagiriaren Elkarteko arduradunek adierazo dabenez.
Jardunaldia Bibat Museoan izango da, eta izen-emotea komunikazioa@baieuskarari.orghelbidera idatziz edota 619 909 882 telefonora deituz egin daiteke. Izen-emotea dobanekoa izango da.
Topaketan parte hartuko dabenen artean dagoz Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria, Eneko Astigarraga Codesyntax enpresako gerentea eta Deustuko Unibersidadeko irakaslea Ekonomia eta Enpresen Zientzien Fakultadean eta Jabi Asurmendi Bitarlan enpresako gerentea, 'Berria' egunkariaren Zibergela informatika atala eta blogaren idazlea eta Informatika irakaslea Lanbide Heziketan eta Bigarren Hezkuntzako institutu publikoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!