Arabako Diputazinoak 18.000 euro emon ditu euskerazko prentsaren irakurketea sustatzeko
2010-10-27 18:35 Euskerea berbagaiArabako Foru Aldundiak mota honetako ekimen bat abian jarten dauen lehenengo aldia da.
Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputadu Lorena Lopez de Lacallek foru erakundeak lurralde historikoan euskerazko prentsaren irakurketea sustatzeko asmoz egiten dauen 18.000 euroko diru-emotea aurkeztu dau gaur. Mota honetako ekimen bat abian jarten dauen lehenengo aldia da.
Aurkezpenean, Lacalle and.agaz batera, Berria argitaratzen dauen Euskerazko Komunikazino Taldea enpresako kontseilari ordezkari Joan Mari Larrarte eta Mintzalaguna Gasteizen kudeatzen dauen Geu alkarteko kide Ainhoa Arriaga izan dira.
Lopez de Lacallek emondako informazinoaren arabera, foru erakundeak ahalegin berezia egiten dau batez be Mintzalaguna programan parte hartzen dabenei begira, baina baita lurraldeko beste euskaldunei begira be.
Alde batetik, Berria egunkariaren asteburuetako harpidetzearen % 75 pagauko dau urtebetez Araban Mintzalaguna programan parte hartzen dabenei begira (ehun harpidetza inguru); bestalde, lurraldeko koadrilen bitartez, harpidetzen erdia pagauko da toki-erakunde nahiz koadrilentzat honeek harpidetzak herritarren esku jar daiezan, gehienbat Mintzalaguna programan diranentzat (era berean, ehun harpidetza inguru).
'Batera datoz hemen bi laguntza mota, premiazkoak momentu honetan euskerearen erabilera soziala bultzatzeko Araban, eta, gainera, Aldundiak igaz onartutako Euskerearen Planak estrategikotzat hartutakoak: mintzaren aldeko ekimenei buruz nabil, Mintzalaguna lako eskaintza garrantzitsua, kasu; eta, baita komunikazino esparruan esku hartu beharraz be, Lurraldeko euskaldunei euskerazko prentsa hurreratu beharraz, hain zuzen' esan dau Lopez de Lacallek.
Diputaduak dei egin deutso arabar gizarteari Mintzalaguna programan parte hartzeko; ekimena hastear dago 2010/2011 ikasturteari jagokonez, baina oraindino be izena emoteko epea zabalik dago urria amaitu arte.
Gurasolaguna
Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak Gurasolaguna programea be aitatu dau. Mintzalaguna moduko zeozer da, baina seme-alaben ikastetxeen inguruan euskeraz egiteko batzen dituan gurasoei begira. Azken urtean hiru ikastetxetan aprobea egin eta gero, ikasturte honetan aurrera egin eta Gasteizko 13 zentrotan garatuko da. 'Arabako Diputazinoak ezin dua baztertu Arabako hizkuntza normalkuntzarako hainbeste garrantzia daukan ekimen bat, eta, beraz, Euskera, Kultura eta Kirol foru Sailak 9.000 euro bideratu ditu', jakinarazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!