Aitor Aspiazu Ugalderi erantzunez

Juan Manuel Etxebarria Ayesta 2010 01 14 Euskal Filologian Doktorea Euskaltzaindiakoa Deustuko Unibertsitateko Irakaslea Jmbarandiaranen Etniker Taldekidea Eta Idazlea 2010-01-14 13:11   Euskerea berbagai

Hasteko, edozein ikerketa serio egiten hasi baino lehen, status questionis euki behar da kontuan. Eta, Aitor Azpiazu ez da enterau edo ez dau enterau izan nahi, On Jose Miguel Barandiaranen jarraitzaileok zenbat lan egin dogun, bere biziz, eta gerora egiten gabilzan, besteak beste, Labayru Ikastegian Ander Manterola buru dala.

Urtarrilaren 10ean, El Diario Vascon irakurritako alkarrizketeari buruz, hainbat ohar egin daitekez baina labur erantzutea hobe.

Hasteko, edozein ikerketa serio egiten hasi baino lehen, status questionis euki behar da kontuan. Eta, Aitor Azpiazu ez da enterau edo ez dau enterau izan nahi, On Jose Miguel Barandiaranen jarraitzaileok zenbat lan egin dogun, bere biziz, eta gerora egiten gabilzan, besteak beste, Labayru Ikastegian Ander Manterola buru dala. Zer dagoan eginda, ikusi egin behar da eta, gero, ikasi. Ez danik ez esan, eta gitxiago: Barandiaranen zenbait jarraitzaileren lanak hutsaren hurrengo dira.

Ni neu, Barandiaranen Etniker-Taldekidea naz 1975erik hona eta ganera, Deustuko Unibertsitatean hainbat Doktorego Tesi eta Tesina bideratu eta zuzendu dodaz Etno-Linguistika bidetik. Nire neure lan personalak be hor dagoz liburuetan argitaratuta edo google bilatzailean edozeinen eskura.

Amaitzeko hauxe: ni ez noa Aitor Azpiazuren lana kritiketan. Hor dago. Baina gaur egun beste asko be, lanean gabilz, bakotxak ondoen ezagutu eta egiten dakien lurraldetik. Guk Bizkaitik. Eta, Bizkaia, Euskal Herria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu