Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin deutso Euskaltzaindiari
2010-01-22 09:38 Euskerea berbagaiConsumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa, eta lau hizkuntzatan emoten ditu emoitzak (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazinoak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dabe corpusa Eroskirentzat.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolatutako ekitaldian, hiru erakundeetako ondoko ordezkariek hartu dabe berbea: Agustin Markaide, Eroskiko zuzendari nagusia; Andres Urrutia, Euskaltzainburua; eta Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusia.
Eroski Consumer corpusaren entrega Corpusgintza Gaur Egun izeneko mintegiaren barruan egin da. Mintegian, corpusgintzan erreferentzia diran Euskal Herriko eta Espainiako zenbait adituk hartu dabe parte: Xavier Gómez Guinovart-ek (Vigoko Unibersidadea) testu-corpusei eta plangintza linguistikoari buruz berba egin dau; Miriam Urkia (Euskaltzaindia) hizkuntzalaritzako corpusgintzaren garrantziari buruz egin dau berba; Igor Leturiak (Elhuyar Fundazinoa) eta Edurne Martinezek (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) Eroski Consumer Corpusaren aurkezpen teknikoa egin dabe.
Ondoren, corpusgintzearen erronken eta etorkizunaren gaineko mahai-inguru batean parte hartu dabe ekitaldira hurreratu diran hainbat hizkuntzalarik eta ikertzailek. Mintegiko hizlariei Andoni Sagarna (Euskaltzaindia), Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazinoa) eta Elena García (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa) batu jakez. Ekitaldi osoa euskeraz eta gaztelaniaz entzun ahal izan da, aldibereko itzulpen-zerbitzuaren bitartez.
Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan dago oinarrituta corpusa, eta lau hizkuntzatan emoten ditu emoitzak (euskerea, katalana, galiziera eta gaztelania). Elhuyar Fundazinoak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dabe corpusa Eroskirentzat. Hizkuntzearen profesionalentzat ez eze, gizarte osoarentzat be baliabide linguistiko garrantzitsua da corpus eleaniztun hau; horregaitik, edozeinek izango dau aukerea Interneten kontsultetako. Consumer Corpusa Eroski Fundazinoak hizkuntzearen aniztasunagaz dauen konpromisoaren adierazgarri da.
Consumer Corpusaren kontsultarako tresnak, berba bat edo gehiagoren forma (berbea deklinauta), lema (berbea deklinau barik) edo kategoria (adjektiboa, adberbioa, aditza…) emoten ditu, lau hizkuntzetako edozeinetan. Topautako emoitzak lerro banatan erakusten ditu, bakotxa bere testuinguruan (KWIC). Kasu honetan, gainera, corpus eleaniztuna izanik, bilatutako berbearen KWICak erakusteaz gan, berbea dagoan esaldiaren beste hizkuntzetako itzulpenak erakusten ditu.
Eroski Consumer Corpusa webgune honetan dago kontsultagarri: http://corpus.consumer.es
Eroskik hizkuntza aniztasunagaz dauen konpromisoa
Eroskik euskerearen aldeko ekintza ugari egiten ditu langileentzako eta aginte-organoentzako, eta lankidetzea sustatzen dau kontsumitzaileakan eta, oro har, gizartean. Kooperatibeak hizkuntzearen aldeko jarduera-protokoloak egiten ditu; protokolo horreek euskerearen erabilera normalizatua jasoten dabe aginte- eta kudeaketa-organoen barruko-dokumentuetan, eta euskerea ikastea, erabiltea, normalizetea eta zabaltzea bultzatzen dabe. Era berean, Eroskik, orain 35 urte baino gehiagotik, bere produktuetan euskerea erabilten dau gaztelaniagaz, katalanagaz eta galegoagaz batera, eta Ikastolen Alkarteagaz lankidetzan dihardu orain hogeita hamar bat urtetik hona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!